Ezagutu Euskadi

Berriak

Kaliforniak gogoko du gure txakolina

  • Txakolina egiteko mahatsak
    Txakolina egiteko mahatsak
2014/03/19
Kaliforniak gogoko du gure txakolina
Bakioko Doniene txakolina "asteko ardo" izendatu dute "Los Angeles Times" egunkariko Gastronomia atalean.

Denbora dezente da txakolinak etxeko ardo izateari utzi ziona; alegia, kontsumo pribaturako eta kalitate eskaseko ardo izateari utzi ziona. Kontseilu Arautzailearen, erakundeen eta ekoizleen ahaleginari esker, euskal ardo hau munduko edaririk onenen parera iritsi da. Halaxe uste dute, behintzat, ez soilik bost kontinenteetako kontsumitzaileek, baizik eta baita enologo adituek ere. Guztien artean, txakolina nazioartean zabaltzen laguntzen ari dira. Sarri askotan, gainera, etxean bertan ematen diogun baino balio handiagoa emanda. Aste honetan, Bizkaiko txakolin batek, Bakioko Donienek hain zuzen, Bakio baita produktu honen sorleku tradizionaletako bat, Kaliforniako egunkari nagusietako baten ("Los Angeles Times") gastronomia atalaren aintzatespena jaso du. Lurralde horretan ondo sustraituta dago enologiaren kultura, eta adituek Bakioko zukuaren "gardentasuna eta ausardia" nabarmendu dituzte. Gauza desberdinak bilatzen dituzten, eta ondorioz, arlo honi dagokionez munduan joerak finkatzen dituzten kontsumitzaile zorrotzenek oso gogoko dute txakolina, berezkoak dituen arintasun, usain gozo, freskotasun eta kalitate bikainagatik. Horregatik, ardo honen arrakasta oso agerikoa da dagoeneko Txinan, Japonian, AEBetan, Holandan, Suedian, Britainia Handian, Frantzian eta Alemanian. Berriki, beste bi webgune espezializatuk ere nabarmendu dituzte Bizkaiko Txakolinaren ezaugarriak; zehazki, Holandako Wijnkronieken webguneak eta Suediako BK Wine Magazine webguneak. Biek ala biek ardo honen ekoizpenean nagusi den ardura eta kontu handiari buruzko erreportajea idatzi zuten.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea