Ezagutu Euskadi
Bilbora iristeko hegaldi zuzen gehiago egongo dira
Bilboko aireportura iristen diren hegaldien kopurua hazi egingo da hurrengo hilabeteotan. Hori horrela, neguan Air Berlin konpainiak Mallorca eta Bizkaiko hiriburua lotuko ditu egunero. Air Nostrum konpainiak ere bi hirien arteko ibilbidea egingo du, astero hiru aldiz, eta horrez gainera, Boloniatik (Italia) La Paloma aireportura hegaldi zuzena jarriko du abian, urriaren 28an. Astean hiru hegaldi izango dira. Bestalde, Iberia konpainiak Bilbao eta Xerez (Cadiz) arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu, eta Vueling etxeak Bilbao Coruña eta Alacantekin berriz lotuko du, urriaren 25ean hasita. Aurrekoa gutxi balitz, Turkish Airlines konpainiak negu denboraldian Istanbul eta Bilbao arteko hegaldien kopurua areagotuko duela iragarri du. Halaber, irailaren 1etik aurrera, Katmandutik (Nepal) Bilbora bidaiatzeko aukera izango da, Istanbuleko aireportuan geldialdia eginda.
Eskaintzak
Estekak
