Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilboko Guggenheim Museoak Dan Brown ere limurtu du

  • Guggenheim Museoa
    Guggenheim Museoa
2017/07/13
Bilboko Guggenheim Museoak Dan Brown ere limurtu du
Ameriketako Estatu Batuetako idazle ospetsuak, Da Vinci Kodea liburuaren egileak, Bilboko museo hori aukeratu du hurrengo liburuaren agertokitzat: Origen (Jatorria).

Bilboko Guggenheim Museoa da Dan Brown idazle estatubatuarraren esperotako Origen (Jatorria) nobela berriaren abiapuntua. Robert Langdon Harvardeko ikertzailea protagonista den lanen sail arrakastatsuaren parte da; hain zuzen, lanok Da Vinci Kodea lanari esker lortu zuten ospea. Museoaren forma bihurriei eta itxura futuristari esker, leku ezin hobea da ukitu teknologikoak, zientifikoak eta asmakizunezkoak dituen thriller honetarako. Hain zuzen ere, Edmond Krisch asmatzailearen aurkikuntza handiak "zientziaren irudia betirako aldatuko du"; horren ondorioz, Langdon irakaslea Guggenheimera joango da, eta, ondoren, ohi bezala, abentura ausart bati ekingo dio. Nobelan zahartasuna eta modernotasuna nahasiko dira, eta Guggenheim Museoak eta Bilbok bi elementuok bateratuko dituzte. Frank Gehryk diseinatutako museoak kolorez aldatzen diren sugeaireko siluetez osatutako arkitektura berritzailea du, eta hiriak etorkizunera begiratzeko duen asmo garbia erakusten du, baita, ordea, iragana oroitzeko asmoa ere, tradizioz betetako iragana. Dan Brown ez da bakarra izan gure garaiko eraikuntza handienetako baten gisa hartzen denaren aurrean errenditzen. Wachoswki ahizpek (Matrix filmaren sortzaileek) museoa eta ingurua hartu zituzten erreferentziatzat Jupiter Ascending film futurista girotzeko 2015ean. 1999an, berriz, James Bond, Pierce Brosnan aktoreak hezur-mamituta, eraikineko balkoi batetik behera jaitsi zen eta Puppy ospetsua ere agertu zen atzean.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea