• Hasiera
  • Berriak
  • Bilboko Guggenheim museoak Basquiat artistaren erakusketa bat hartuko du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilboko Guggenheim museoak Basquiat artistaren erakusketa bat hartuko du

  • Jean-Michel Basquiat
    Jean-Michel Basquiat
2015/05/07
Bilboko Guggenheim museoak Basquiat artistaren erakusketa bat hartuko du
Grafititik galeria handietara

28 urterekin soilik hil arren, Jean-Michel Basquiat 1980eko hamarkadako New Yorkeko neoespresionismoaren ordezkari nabarmenenetako bat da. Warholen laguna eta ikaslea izan zen, eta azkar lortu zuen arrakasta. Garai hartan nahiz hil ondoren galeristek gehien balioesten duten artistetako bat da. Erakusketa Bilboko Guggenheim museoan egongo da ekainaren 3tik aurrera eta Art Gallery of Ontario museotik dator (Toronto, Kanada). Formatu handiko laurogei margolan izango ditu, baita argazkiak eta marrazkiak ere. Pop kulturan erabat murgilduta zegoen eta grafiti egile gisa hasi zenetik adierazi zen hori. Artearen munduarekin lotuta bizi izan zen, kaleko lanekin ezagutarazi zen eta lan horiek arte aldizkari eraginkorrenen arreta piztu zuen. Garaiz hil izanak lagundu zuen artista honen kondaira indartzen. Hain zuen ere, Basquiat Julian Schnabel, David Sal-le, Francesco Clemente edo Mark Costabi artisten belaunaldikoa izan zen.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea