• Hasiera
  • Berriak
  • Bilboko Eraztun Berdeak nazioarteko homologazioa jaso du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilboko Eraztun Berdeak nazioarteko homologazioa jaso du

  • Pagasarri
    Pagasarri
2013/08/08
Bilboko Eraztun Berdeak nazioarteko homologazioa jaso du
Ibilbideak Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren homologazioa jaso du.

Aisialdiaz, erosketez eta gastronomia onaz gozatzeko txoko aparta izateaz gainera, Bilbo paseatzeko eta ibilbideak egiteko ere aproposa da oso. Hala, Bilboko Eraztun Berdearen parte den GR-228 ibilbideak Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren homologazioa jaso du. Ibilbideak 71,25 kilometro ditu orotara, eta Bizkaiko hiriburua inguratzen duten bost mendiak (Avril, Artxanda, Arnotegi, Pagasarri eta Arraiz) zeharkatzen ditu. Hemendik aurrera kolore gorriz eta zuriz seinaleztatuta egongo da. Ibilbidea egokitzerakoan segurtasunari garrantzi berezia eman diote. Izan ere, oinezkoek eta autoek tarte batzuk partekatuko dituzte. Ibilbidearen luzera kontuan hartzeko beste alderdietako bat izan da: homologazioa lortzeko ibilbideak 50 kilometro izan behar ditu gutxienez (hau da, osorik egiteko egun bat baino gehiago beharko dugu). Zabalburu auzotik, Begoñako basilikatik eta Errekalde, Euskadi eta Moyua plazetatik erraz irits gaitezke. Bilbo inguruetako mendiak zaintzea eta bilbotarren bizi-kalitatea hobetzea dira egitasmoaren helburu nagusiak.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea