• Hasiera
  • Berriak
  • Bilbo, 2019ko Red Bull Cliff Diving emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietako jauzien munduko finalaren egoitza

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilbo, 2019ko Red Bull Cliff Diving emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietako jauzien munduko finalaren egoitza

  • Argazkia Romina Amato Red Bull Content Pool.
    Argazkia Romina Amato Red Bull Content Pool.
2019/02/22

Bilbo, 2019ko Red Bull Cliff Diving emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietako jauzien munduko finalaren egoitza

Guggenheim Museotik gertu, munduko emakumezko jauzilaririk onenak bilduko dira aurtengo hitzordura lehenengo aldiz

2019ko Red Bull Cliff Diving jauzien munduko final handia Bilbon egingo Irailaren 14an, larunbata, La Salve zubian, atzealdean Guggenheim Bilbao Museoa dugula.18 nazionalitatetako jauzilariek parte hartuko dute lehiaketako zazpi saioetan, Bilboko final handia barne, emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan.

 

Aurten laugarren aldiz egingo da jauzi proba hau Bizkaiko hiriburuan, baina Abandoibarran biltzen direnek lehenengo aldiz ikusi ahalko dute bertan emakumezkoen proba. Azkenekoz 2018an egin zen jauzi proba Bilbon, eta 25.000 ikusle bildu ziren itsasadarrera ikuskizunaz gozatzeko asmoz.Gizonezkoek 27 metroko altueratik egingo dute jauzi, eta emakumezkoek 21 metrotatik.

 

Gary Hunt (GBR) eta Rhiannan Iffland (AUS) dira faboritoak berriro ere titulua lortzeko, eta horrela hasiko da berealdiko jauzi lehiaketa hau apirilaren 13an El Nido-n (Palawan, Filipinak). Filipinen ostean, Italian, Portugalen, Irlandan, Libanon eta Bosnia-Herzegovinan izango dira hurrengo hitzorduak, eta finala, esan dugun moduan, Bilbon.

 

Informazio gehiago: https://cliffdiving.redbull.com/es_INT

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea