Ezagutu Euskadi
Basque Country Magazine, Euskadi sustatzeko aldizkari digital berria
Eusko Jaurlaritzak Basque Country Magazine aldizkari digitala aurkeztu du, eta horren bidez, Euskadiko sustapen turistikoak euskarri digital berri bat izango du bidaietan aplikazio mugikorrak erabiltzen dituzten i-turisten eskaerari erantzuteko, bai aldez aurretik informazioa biltzeko, bai norakoan bertan daudenerako. Aldizkaria bost hizkuntzatan eskura daiteke: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta alemana. Gainera, testuak, bideoak, argazkiak, planoak, helbide erabilgarriak eta gomendatutako esperientziak eskaintzen ditu, bidaiariari bere hurrengo joan-etorria planifikatzea errazteko. Hainbat arlo profesionaletako ordezkarik ere eskaini dizkiete aholkuak eta gomendioak gure bisitariei, euskal abegitasunaren adierazgarri gisa. Hain zuzen, pertsonaia hauek parte hartu dute, besteak beste: Elena Arzak, Edurne Pasaban, Martín Berasategi, Eneko Atxa, Javier Aguirresarobe, Iker Martínez, Aritz Aranburu eta Mikel Erentxun. Aldizkari berria Turismoaren Plan Estrategikoa 2020 aplikatzearen ondorioetako bat da; hain justu ere, horren barruan aurreikusten baita "berrikuntza sustatzea eta teknologia eta tresna berriak txertatzea turismoaren arloko lehiakortasuna hobetzeko". Basque Country Magazine doakoa da, Apple etxearen App Store gunean dago eta laster egongo da Google Play gunean ere Android etxerako. Aldizkariak, halaber, gailu digital, ordenagailu eta smartphone guztietara egokitutako web orri bat dauka, eta horko edukiak osatu egiten du “www.turismo.euskadi.net” web orria, alegia, Euskadiko informazio turistikoa lortzeko erreferentziazko gunea.
