Berriak
Berriak
Arriluce Hotela, bizitzan behin bisitatu beharreko lekuen artean, Forbes-en arabera
Bizkaian kokatutako luxuzko hotel hau jauregi zahar baten berritze zainduaren emaitza da
Forbes aldizkari ospetsuak Arriluce Jauregia Hotela, Getxon kokatua, munduko “bizitzan behin bisitatu beharreko 20 hotelen” artean sartu du. Aitorpen honek Bizkaia luxuzko turismoaren mapa internazionalaren erdigunean jartzen du, eta historia, artea, gastronomia eta bikaintasuna uztartzen dituen espazio paregabe honen balioa nabarmentzen du.
1912an eraikitako Neguriko familia-jauregi zaharra 2023an berritu ondoren ireki zen hotel modura, eta gaur egun Leading Hotels of the World bilduma esklusiboaren parte da. Bere logela dotoreak, itsasorako ikuspegi zoragarriak dituzten lorategiak eta Beñat Ormaetxea sukaldariak gidatutako eskaintza gastronomiko zainduak euskal ostalaritzaren erreferente bihurtu dute.
Gainera, hotela Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan inskribatuta dago, eta gure eskualdea definitzen duten balioekin bat datorren kudeaketa arduratsu eta jasangarri baten alde egiten du. Arriluce hotela, halaber, Euskadiko esperientzia eta ostatu esklusiboenen hautaketaren parte da, Euskadi Confidential atarian eskuragarri, benetakotasun eta kalitateagatik nabarmentzen diren proposamen bereziekin batera.