Ezagutu Euskadi
Arcos de Quejana hotel-jatetxeko baso margotua, jendearentzat zabalik
Arcos de Quejana hotel-jatetxeko baso margotua, jendearentzat zabalik
Proiektu artistiko hau, Baso Solidario ere baderitzona, 25 margolari ezagunek egin dute modu altruistan
Aiarako baso margotuari jarri zaion izenetako bat Ametsen hariztia da, eta helburu du Euskadiko GKE nagusien lana zabaltzea eta ezagutzera ematea; hortik dator bere beste izena, Baso Solidarioa.Beste helburu bat da GKEetarako dirua biltzea, horiek ikusgarriago egin eta etorkizunean beste erakunde batzuekin eta partikularrekin sinergiak errazteaz gain.
Proiektua 2015ean hasi zen, eta biltzen ditu haritz multzo margotu eta apaindu bat, bakoitza GKE batek babestua, eta liburu bat, non ingurunea deskribatzen den eta margolarien lanaz eta haiek beren lanari buruz egiten duten interpretazioaz hitz egiten den, besteak beste.
Maiatzaren 29tik aurrera, basora bisitaldi gidatuak egin ahal izango dira edukiera mugatuarekin, eta, gainera, uztailetik aurrera gauez ere bisitatzeko aukera egongo da. Erreserbak egiteko, Arcos de Quejana hotelera deitu behar da aldez aurretik, multzo artistikoa bertan baitago.
Kexaako monumentu multzoa Aiara udalerrian dago, zeina ezaguna den bere haran ikusgarriagatik, mendi hegal leun, larre, baso berde eta belardiekin. Arabako udalerri hori Aiarako kuadrilla handiena da. Horri guztiari gehitzen badiogu daukan ondarezko legatu baliotsua, argi dago leku benetan interesgarria eta zirraragarria dela.
