Ezagutu Euskadi

Berriak

Aire lotura berria Bilbo eta Pragaren artean

  • Bilboko aireportua
    Bilboko aireportua
2015/03/30
Aire lotura berria Bilbo eta Pragaren artean
Txekiako hiriburuak Seulera doan hegaldi bat du egunero

Czech Airlines txekiar konpainiak datorren ekainaren 1etik aurrera lotura berria ezarriko du Bilboko eta Pragako aireportuen artean. Loiuren eta Václav Havel Pragako nazioarteko aireportuaren arteko lotura irekita egongo da, gutxienez, uda osoan zehar; Txekiara doazen hegaldiak astelehen eta ostiraletan izango dira, eta Bilbora doazenak, berriz, ostegun eta igandetan. Hegaldi zuzen bat izateaz gainera, Czech Airlines konpainiak Hego Koreako aire lineek partaidetua da; beraz, Pragako aireportua, orain Bilborekin lotua, Europako sarrera da Ekialde Urrunetik datozen bidaiarientzat, joan-etorriko hegaldi bat baitu egunero Seulera. Czech Airlines konpainiak linea berria eskainiko du 144 bidaiarirentzat edukiera duen Airbus 319 hegazkin batekin

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea