Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Matxitxako Nautika

Matxitxako Nautika enpresak Bizkaiko itsasotik nabigatzeko eta marinel herriak, bertako jendea nahiz gastronomia ezagutzeko eta natura-ingurune ederraz gozatzeko aukera luzatzen dizu. Irteerak Bermeoko portutik egiten dira, eta egun erdikoak, egun batekoak edota asteburu osokoak izan daitezke. Norberaren beharrizanetara egokitutako txangoak ere antolatzen dituzte. Adin guztietako lagunek har dezakete parte, eta edozein motatako ospakizunak (ezkon-aurreko agurrak eta familia bilerak, adibidez) antolatzeko aukera ezin hobea da. Patroirik gabe itsasontziak alokatzeko aukera eskaintzen dute, eta honako jarduera hauek antolatzen dituzte, besteak beste: itsas titulazioak eskuratzeko saio praktikoak, hasiberri zein adituentzako nabigazio ikastaroak eta txangoak Urdaibaiko kostatik.

Datu interesgarriak

Ekintzak
Belaontzien alogera (patroiarekin edo gabe)
Helbidea
Nardiz Tar Benanzio 22 - 48370 Bermeo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba