Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Laida Kanoak

Laida Kanoak, Urdaibaiko bihotzean dagoen eta 15 urtetik gorako esperientziadun enpresa da. Gernikako itsasadarrean zeharreko jaitsierak eta itsasoan barreneko zeharkaldiak (Urdaibai Biosfera Erreserbako kostaldeko herriak igaroaz) egiteko aukera ematen du. Ekintza guztiak adin eta egoera fisiko guztietako pertsonek egin ditzakete. Prezio bereziak dituzte ikastetxe, talde edo ezkongaien azken agur festetarako. Gainera, piragua eta kanoa mota ezberdinak alokatu eta erosteko (bigarren eskukoak) aukera ere ematen diote bisitariari.

Datu interesgarriak

Ekintzak
Kanoan zein piraguan jaitsierak eta itsas-bidaiak Gernikako itsasadarrean eta Laida-Elantxobe tartean
Helbidea
Parking de la playa de Laida - 48311 Ibarrangelu
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba