Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Kirik

Kulturarekin, aisialdiarekin, kirolarekin eta ingurumenarekin lotutako jarduera-eskaintza zabala dute Kirik kooperatibako langile-bazkideek. Abentura-jarduera ugarirekin batera, festa eta parkeetarako zerbitzu ugari jartzen ditu zure eskura Kirikek (karpak, tresneria, tailerrak, jokoak, soinua, emanaldiak...). Gainera, ekitaldi asko antolatzeaz eta kudeatzeaz (txapelketak, haur-parkeak...) arduratzen da eta enpresentzako programak prestatzen ditu, lortu nahi dituzten helburuen arabera. Horrez guztiaz gain, abentura eta ingurumen programak eta proiektu kulturalak zein aisialdirakoak (animazio soziokulturala, euskararen sustapena, kultur asteak...) egiten ditu. Kiriken egoitza Urdulizko Igeltzera Industrialdean dagoen arren, Morgan dauka jarduera-zentroa, Meakaur Aterpetxe eta Abegi Zentroan.

Datu interesgarriak

Ekintzak
Mendiko bizikleta, piraguismoa, tirolina, rappela, arku-tiroa, mendi-ibiliak, espeleologia, orientazioa, paintballa, abentura anitzeko jarduerak, heziketa-programak, bisitaldi gidatuak, heziketa eta kirol hastapenerako ikastaroak, tailerrak, festa, parke eta ekitaldietarako zerbitzuak, enpresentzako programak eta proiektu kulturalak eta aisialdirakoak, beste askoren artean.
Helbidea
Igeltzera industrialdea, A sektorea. 20. pabilioia - 48115 Urduliz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba