Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Enjoy Sup

Zer irudituko litzaizuke Guggenheim Museoaz ikuspegi paregabe batetik gozatzea, edo paradisu bat ezagutzea Gasteiztik 10 minutura? Enjoy SUP School-ek Paddle Surf kirol zoragarria hurbilduko digu modu atsegin, seguru eta paregabe batean. Bai helduek bai haurrek SUP eta mota guztietako ur kirolak praktikatu ahalko dituzte tituludun irakasleekin. Enjoy-ri esker, Green Capital delakotik oso minutu gutxira dagoen toki ikusgarrienetako batez gozatuko duzue: Uribarri Ganboako urtegia. Arabako urtegi honen pasaiaren edertasuna paregabea da, eta leku bikaina da gainera uretako kirolak praktikatzeko. Horregatik aukeratu dute Enjoy SUP-ekoek bertan beren egoitza jarri eta Arabako lehenengo SUP-Paddle Surf kluba sortzeko. Hala ere, aukera izango duzu kirol hori praktikatu eta, aldi berean, Bilbo hiriko gune turistiko nagusiak ezagutzeko. Enjoy School-ek erraztasun guztiak emango dizkizu Bilboko itsasadar leheneratuaren bi aldeetara dauden eraikin kosmopolita eta klasikoen aniztasun bikaina miresteko, ikuspegi paregabe batetik. Arkitektura obra handien artean Guggenheim Museoa, San Mames futbol zelai berria, Euskalduna Jauregia, Iberdrola dorrea eta beste hainbat daude.

Datu interesgarriak

Ekintzak

Paddle Surf, kayak, snorkel, udalekuak, surfa, bodyboard, ibilaldiak, enpresetako taldeak, ezkon aurreko jaiak eta eskola taldeak.

Helbidea
Club Náutico Aldayeta - 48005 Arratzua-Ubarrundia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba