Kirolak
Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak
Spot Surf Eskola
Zumaian gaude, eta surf, bodyboard eta paddle surf eskolak eskaintzen ditugu flysch delakoaren itsaslabarrengatik ospetsua den Itzurungo hondartza ikusgarrian. Oso esperientzia berezia da itsaslabar horien oinetan surfean aritzea. Paddle surfeko ibilbideak ere egiten ditugu, Zumaiako itsasadarreko paduretan, faunaz, bakez eta naturaz inguratuta. Surf, bodyboard eta paddle surferako materiala alokatzen dugu, mota guztietakoa. Gure monitoreek urte askotako esperientzia dute surfaren munduan, eta tituludunak dira. Hainbat mailatako eskolak ematen ditugu: hastapenekoetatik hobekuntzakoetara.
Guri buruzko informazio gehiago:
- Lokala hondartzaren ondoan.
- Dutxa beroa.
- Aldagela handiak.
- Lehen mailako surfeko materiala.
- Esperientzia handiko monitore tituludunak.
- Mota guztietako aseguruak.
Datu interesgarriak
Helbidea
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba