Kirolak
Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak
Moor Surf Eskola Zarautz
Itsasoa maite dugun surflariak gara. Txikitatik surfeatzen dihardugu eta kirolean esperientzia haundia izateaz gain, kirol hezkuntzan formakuntza guztiak ditugu.
Surf irakaskuntzan espezializatu gara eta 25 urte daramazkigu surfa maila ezberdinetan irakasten.
Surf zerbitzu guztiak lantzen ditugu:
- Txikisurf udalekuak
- Hastapen ikastaroak
- Hobekuntza tekniko saioak
- Mantentze fisiko entrenamenduak
- Lehiaketarako prestakuntza entrenamenduak
Urte sasoi osoan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak, eta, malgutasun osoz, ikasleen beharretara egokitzen saiatzen gara.
Aldagela eta alokairu zerbitzuak ere baditugu; maila eta mota guztietako surf materiala alokatzen dugu. Stand up paddle txangoak ere antolatzen ditugu.
Datu interesgarriak
Helbidea
Nafarroa kalea, 11 Itsasertza Zarautz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba