Kirolak
Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak
Moana Surf Camp
Surf eta skate egiteko Hostel egokiena, Sopela, Galea, Barinatxe, Meñakoz eta abarretako olatuetatik minutu gutxira.
Gure Hostela etxe tradizional berritua da eta 75 pertsonari ostatu eman diezaieke baldintza ezin hobeetan. Aisialdirako nahiz kirola egiteko instalazio osoak ditugu, surfzale, skatezale eta abentura-kirolak maite dituztenentzat bereziki.
Hostelak miniarranpa bat du skatean ibiltzeko, street zirkuitua, arku-tirorako gunea, ur berodun igerilekua, boulderra, barbakoarako gunea, taberna, piknikgunea, aire zabaleko zinema, etab. Kokapen estrategikoa du Bizkaiko Urduliz udalerri lasaian. Inguruan, baso hostotsuak daude, baita ibilbide ugari ere, mendi-ibiliak egiteko nahiz bizikletaz ibiltzeko. Gainera, Hostelak Bilborekiko oso lotura ona du, 1,3 km-ra metro geltokia baitu.