Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Leaktibai Surf Eskola

Surfak ez du adinik, ezta baldintza fisikorik eskatzen ere, edozein adinetan praktika daiteke. Gure kostaldean kirol hori praktikatzeko aparteko baldintzak daude eta gero eta jende gehiagok praktikatzen du. Maila guztietarako surf eta Sup (stand up paddle) ikastaroak eskaintzea da gure asmoa. Ikastaroak bost egunekoak, asteburukoak edo banakakoak izango dira bi modalitateetan. Horrez gain, kirol horiek norberaren gustura praktikatu ahal izateko alokairu-zerbitzua eskaintzen dugu urte guztian.
Uretako kirolen onurak nahi duen guztiari erakutsi nahi dizkiogu. Gure helburu nagusia ez da errendimendua, ezta fisikoki sasoian egotea ere. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak eskaini nahi ditugu, uretako kirolak hura praktikatzen duenaren osasunerako dituen abantailetan oinarrituta.

Datu interesgarriak

Helbidea
Paskual Abaroa, 5 Lekeitio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba