Kirolak

Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak

Barrika Surf Camp

Barrika Surf Camp kirol eder horren hastapenak ikasi nahi dituztenentzako topagunea da, naturarekin harreman zuzenean dagoen egiazko bizimodua, baita benetan trebetasun handia eskatzen duten olatuetan beren burua proban jarri nahi duten surflari iaioentzat ere (La Galea, El Acantilado, Azkorri, La Triangu, Sopelana, Meñakoz, Barrika, Bakio edo Mundaka). Erabat zaharberrituta dagoen XVI. mendeko eraikin honek giro atsegin eta familiarra du; gainera, lorategia ere badu, hondartzan ibili ondoren edo turismo egun gogor baten ondoren lasaitzeko.
Barrika labarren ertzean dagoen herrixka bat da, landa gunean estrategikoki kokatuta, surf eta natur zaleentzako aproposa. Guneak, gainera, surf giroko establezimenduak ditu, musika ona entzuten den bitartean zerbait hartzeko.

Datu interesgarriak

Helbidea
Urb. Garramune, 39. - 48650 Barrika
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba