Enogastronomia

Gastronomia trebakuntza guneak

Leioako Ostalaritza Eskola

ISO

Ostalaritza eta Turismoa eta Jakien Industria lanbideak irakasten dituen Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da. Espezialitate bakoitzeko lan zehatza behar bezala egingo duten langileak prestatzeko helburua dauka. Ikastetxearen egungo hezkuntza-eskaintza honako ziklo hauek osatzen dute: Sukaldaritzan eta Gastronomian Teknikaria; Okintzan, Gozogintzan eta Konfiterian Teknikaria; Jatetxe arloko Zerbitzuetan Teknikaria (Erdi Mailako Zikloak) eta Jatetxe arloan Goi Mailako Teknikaria eta Sukalde-zuzendaritzan Goi Mailako Teknikaria (Goi Mailako Zikloak). Eskaintzen dituen zerbitzuen artean hiru jantoki (menu, buffet eta karta jantokiak) eta taberna-kafetegi bat daude. Guztien artean eskaintza zabala osatzen dute oso, ogitartekotik hasi eta platerik landuenera.

Datu interesgarriak

Mota
Ostalaritza eskola
Helbidea
Campus Universitario de Bizkaia. Barrio Peruri, s/n - 48940 Leioa
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba