Enogastronomia

Gastronomia trebakuntza guneak

La Sartén de Cordelería

La Sartén de la Cordelería sukaldaritza eskola 1997an jaio zen sukaldaritza munduan hasi edota sakondu nahi zuten pertsonei zuzenduta. Sukaldaritzan hasteko hiru hileko ikastaroak eta behar ezberdinetara egokitutako ikastaro mordoa eskaintzen ditu: hasi berrientzat, monografikoak, autore sukaldaritzakoak eta ardo-dastatzeak egiteko. Horrez gain, neurrira egindako sukaldaritza eta ardo-dastatzeak egiteko ikastaroak (afaria barne, aukeran) ere egiten dituzte lagunentzat, lankideentzat eta turistentzat. Baina eskaintza ez da hor amaitzen. Haur eta gazteentzako ikastaroak ere antolatzen dira. 1997an, bere ibilbideari ekin zionean, Getxoko Udalak ideiarik berritzaileenaren "Zilarrezko Errota" saria eman zion. 2004an, berriz, "Llano Gorostiza" saria jaso zuen Euskal Gastronomi Elkartearen eskutik.

Datu interesgarriak

Mota
Ostalaritza eskola
Helbidea
Cordelería, s/n - 48930 Getxo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba