Enogastronomia

Gastronomia trebakuntza guneak

Bilbao Goi-mailako Ostalaritza Eskola

ISO

Bizkaia Ostalaritza Elkartearen ekimenez sortu zen 1991ean, Ostalaritzan eta Hotelen alorrean etorkizuneko langileak prestatzeko helburuarekin. Bestalde, oso harreman estua dauka Bilboko eta inguruko ikasle-egoitza nagusiekin, ikasleentzako jantoki pribatua dauka eta ostalaritza sektoreko enpresarik ospetsuenetan praktikak kudeatzeaz gain, lan-poltsa bat dauka. Egungo hezkuntza-eskaintza honako tituluek osatzen dute: Sukalde-zuzendaritzan Goi Mailako Zikloa; Jatetxe arloko Zerbitzuen Zuzendaritzan Goi Mailako Zikloa; Sukaldaritzan eta Gastronomian Erdi Mailako Zikloa; Ostalaritza Enpresen Kudeaketan eta Zuzendaritzan Goi Mailako Ikasketak; Ostalaritza Jardueretan Ikasketa Teknikoak; Sommelier Espezialista Ikastaroa; Elikagaien eta Edarien Kudeaketan Graduondoko Ikastaroa. Bestalde, Lanerako Heziketa, Etengabeko Prestakuntza eta enpresetan heziketa zehatza ere eskaintzen ditu. Eskolan ikasitakoa praktikara eramateko xedez sortu zen La Escuela jatetxea, eta teknologiak, kalitate prozedurak eta berrikuntza eta garapenerako jarduerak probatzeko lekua da gaur.

Datu interesgarriak

Mota
Ostalaritza eskola
Helbidea
Carretera Enekuri-Artxanda km. 3 - 48015 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba