Enogastronomia
Gastronomia trebakuntza guneak
Gamarrako Ostalaritza Eskola
Ostalaritza arloan prestakuntza zehatza eskaintzea helburu duen ikastetxea da. Ikasleek teknikari titulu ofiziala jasotzen dute, hezkuntza administrazioak aitortzen duen bakarra. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen zentro publikoa denez, matrikula doan da. Ikastetxearen egungo hezkuntza-eskaintza honako ziklo hauek osatzen dute: Sukaldaritzan eta Gastronomian Teknikaria; Okintzan, Pastelgintzan eta Gozogintzan Teknikaria eta Jatetxe arloko Zerbitzuan Teknikaria (Erdi Mailako Zikloak); eta Sukalde-Zuzendaritza Goi Mailako Teknikaria (Goi Mailako Zikloa). Horrekin batera, Gamarrako Ostalaritza Eskolak langileentzako zein langabeentzako etengabeko prestakuntza eskaintzen du. Eguneko menua, eguneko platera, dastatzeko menua eta buffetaz gozatzeko jantokiak daude. Halaber, eramateko platerak eta janaria ere prestatzen dute. Ikastetxearen hezkuntza-eskaintza oparoa eta bere instalazioen kalitatea aitortzen ditu Gamarrako Ostalaritza Eskolak 2005ean jasotako Zilarrezko Q-ak. Halaber, AENOR enpresak erregistratuta dago eta IQNet ziurtagiria dauka. Gainera, 2008an Euskadiko Turismo Saria irabazi zuen.