Enogastronomia

Gastronomia trebakuntza guneak

Cebanc-Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskola

ISO

Jakintzaren alor ezberdinetako lanbide heziketa elebiduna eskaintzen duen ikastetxe pribatua da Cebanc. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak homologatzen du eta hiru ardatzetan egituratzen da bere hezkuntza-eskaintza: hasierako heziketa (heziketa zikloak), etengabeko heziketa eta lanerako prestakuntza. Cebanc-Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskolak ospe handia du sektorean. Honako ikasketa hauek eskaintzen ditu egun: Sukaldaritza eta Gastronomian Teknikaria (Erdi Mailako Zikloa); Okintza eta Gozogintzan Teknikaria (Erdi Mailako Zikloa); Dietetikan Goi Mailako Teknikaria (Goi Mailako Zikloa); Jatetxe Arloan Goi Mailako Teknikaria (Goi Mailako Zikloa); Sukaldaritza Zerbitzuko Laguntzailea (Lanbide Hasierako Programa). Gainera, enpresetan ikastaroak egiten dituzte, ikastaroak eskaintza partzialean egiteko aukera dago eta langileentzako zein langabeentzako etengabeko prestakuntza ere eskaintzen du. Aldez aurretik erreserba eginda Goi Mailako Ostalaritza Eskolako ikasleek prestatutako jaki ederrez gozatzeko aukera eskaintzen duen jatetxe bat dago, baita taberna bat eta kafetegi bat ere. Ikasleek, halaber, ordenagailu-gela handi bat, multimedia areto bat eta lan-poltsa bat dituzte eskura. Kalitatearen eta izen onaren ikurra da Cebanc. ISO 9001 ziurtagiria lortu zuen 2002an, eta 2008an berritu egin zuen. 2005ean, berriz, Zilarrezko Q Saria eman zioten hezkuntza-kudeaketan egindako lan bikainarengatik.

Datu interesgarriak

Mota
Ostalaritza eskola
Helbidea
Paseo Berio, 50 - 20018 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba