Bilbao, arkitektura, tradizioa, bizitza
TOP EUSKADI · Euskadira etortzeko 10 arrazoi
Gaur egun, nazioartean onartutako hirigintza erreferentzia da Bilbo, industria iraganari begirako errespetua eta bat-egitea baitaude bere abangoardismoaren indarraren oinarrian.
Eraldaketa honen ikonoa Guggenheim museoa da, Frank Gehryren lana. Arkitektura lan ikaragarria da, seguru asko entzuna izango duzuna. Etorri egin beharko duzu, zeure begiekin egiaztatzeko diseinuak eta arkitekturak hiri osoa bustitzen dutela; Abandoibarrako pasealekutik hasita. Museotik oso hurbil dago, eta ezin eztabaidatuzko xarma dauka. Pasealekutik eraikin berriak ikusi ahal izango dituzu; hala nola Isozaki dorreak edo Iberdrolaren dorrea. Diseinuzkoa da, halaber, hiriko metroa, Norman Fosterren zigilua daramana; eta baita Azkuna Zentroa ere.
Itsasadarra eta bertako zubiak
Bilbora egiten duzun bisitan, Itsasadarra hartu erreferentziatzat. Horixe baita iraganean itsasontziak iristeko baliatzen zuten arteria, gaur egun, hiriaren bizimoduan giltzarri izaten jarraitzen duena. Haren bideari jarraituta, Bizkaiko Zubia aurkituko duzu, industria arkitekturaren eta Gizadiaren Ondarearen harribitxia. Itsasadarra eta bertako zubiak zeharkatzea hiriaren historian zehar ibilbide bat egitea da. Zubizuri izeneko zubia edo Arrupe igarobidea Bilbo berriaren ikonoak dira. Beste batzuek, berriz, 700 urte baino gehiago daramatzate bertan. Hiriaren iraganaren ordezkari paregabeak dira.
Itsasadarrari jarraituta iritsiko zara, halaber, Zazpikaleetara. Giro biziko Zazpikaleetan ibiliz gero, ia ohartu ere egin gabe, pintxoak jaten edo txikitoak hartzen hasiko zara.
Nola mugitu garraio publikoan
Bilbon zehar poltsikoan dirurik eraman gabe mugitu nahi baduzu, eros ezazu Barik txartela edo, bestela, Bilbo Bizkaia Card bat. Turismo-bulegoetan eros ditzakezu, edo on-line erreserbatu.
- Metroan: Sir Norman Fosterrek diseinatu zuen, gaur egungo arkitektorik berritzaile eta garrantzitsuenetako bat. Metroak inguruko herri askotara eramango zaitu, adibidez, Santurtzi edo Portugaletera, edo Sopela eta Plentziako hondartzetara.
- Tranbiaz: Bolueta-La Casilla ibilbidea egiten dute. Zati nagusiak Abandoibarra, hiriko aisialdi-gune berria, egituratzen du, Bilboko erreferente arkitektoniko garrantzitsuetan geratuz: Arriaga, Guggenheim, edo San Mameseko futbol-zelaia.
- Hiriko autobusetan: Hainbat linea erabil ditzakezu.
- Bizikletan: Bizikletak maileguan uzten dituen zerbitzu automatiko bat dago, baita alokatzen dituzten enpresak ere.
- Itsasontziz: Bilbo itsasontziz ere bisita dezakezu, ibaiaren ibilguari jarraituz. Bilboats konpainiak bi itsas eta kultur bisitaldi antolatzen ditu.
- Artxandako funikularrean: Bilbon zaudela, merezi du funikularra hartu eta Artxanda mendira joatea. Behin mendian, Bilboko eta ibai-bokalearen ikuspegi ederrak dituzu.
Ezinbestekoak hurbil
Ezinbesteko lekuen zerrenda, Top 10 Euskadi
Non
Ordubete baino gutxiagora










