Planak
Plan atsegina, haurrak dituzten familientzat ezin hobea. Denboran 14.000 urte atzera egingo dugu bidaia honetan. Haraneko lehen biztanleen sentsazioak biziko ditugu, ze artista onak ziren ikusiko dugu, eta ehizan arituko gara, haiek egiten zuten bezala. Hori guztia Ekainberrin, hau da, UNESCOk gizateriaren ondare deklaratu duen Ekain kobaren erreplikan.
Paleolitotik XVI. mendera egingo dugu salto, zehazkiago LIili jauregira, eta bertan Andre Madalenek hartuko gaitu, Lilitarren leinuko azken biztanleak. Hura ezagutzeak merezi du, benetan!
GOIZEAN
Egunari hasiera emateko, Ekainberri bisitatuko dugu: Paleolito-garaiko labar-artearen obra bikaina da Ekain, 2008. urtean UNESCOk gizateriaren ondare izendatua. Ekaingo jatorrizko koba bisitatzerik ez badago ere, Ekainberri erreplikan sentsazio berberak sentituko ditu bisitariak.
Sarrerak salgai Zestoako Turismo Bulegoan, herriaren erdian. Behin sarrerak erosi ondoren, abenturari ekiteko garaia da. Zestoako turismo-bulegotik 15 minutura oinez, gutxi gorabehera, hormigoizko eraikin izugarria ikusiko duzu, Sastarrain mendiaren magalean. Arkitekturari dagokionez, oso eraikin berezia da, bi eremutan banatua: kobaren erreplika eta museoa. Burdinazko atea zeharkatu eta berehala, kobazulo batean sartzen ari zarelako sentsazioa nagusitzen da: hotza, ur-tanta bakoitzaren soinua, iluntasuna… eta gainera, ikusgai dauden pinturek, orain 14.000 urte egindakoak dirudite! Pinturak primeran gorde dira orain 12 mila urte, gutxi gorabehera, lur-jauzi bat izan zelako, eta, horren ondorioz, koba lur azpian geratu zelako. Munduko toki gutxitan bezala kontserbatu dira garai hartako pinturak Ekainen.
Behin kobazuloan barrena egindako bisita amaiturik, Ekain Abenturan murgilduko gara bete-betean. Parke horrek aukera ematen digu historiaurreko teknikak gure eskuekin berreraikitzeko eta Paleolitoan bizirik irautea zein zaila zen ikusteko; izan ere, nahi duenak sua egiten, pintatzen eta ehizatzen ere ikas dezake.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, bazkaldu ondoren, ibilalditxo bat egin dezakegu herrian barrena, gunerik garrantzitsuenak bisitatuz: Zestoako gurutzea, Pio Barojaren etxea, Udaletxea, “Dorretxea” eta Andre Mari Jaiotzaren eliza.
Behin paseoa amaiturik, Lili Jauregirantz abiatuko gara. Haraneko gunerik garrantzitsuenetako bat da. Lilitarrak inguruetako hainbat nekazaritza-lur, baso eta ibairen jabe ziren, eta beren baserrietako maizterrei errenta handiak ordainarazten zizkieten.
Zurean eta burdinan oinarritutako aberastasuna zen, eta jauregia haien klase sozialaren erakusgarri zen. Erdi Aroa eta haren ondarea bizi-bizirik daude hemen, "Agur Lili" antzezlanari esker.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Kultura bisita gidatuak: Vicente Davila, 626 036 990
Non jan plan honetan: https://www.urolaturismo.eus/es/2013-11-06-21-58-08/gastronomia-non-jan/itemlist/category/7-zestoan-jan
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.urolaturismo.eus/es/bidaia-antolatu/itemlist/category/2-non-lo-egin
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Sartu Ekainberriren webgunean, irekiera-ordutegien berri izateko. Sarrerak salgai Zestoako Turismo Bulegoan, herriaren erdian
