Planak
Mundu ezezagun eta zirraragarri bat dago itsas gainazaletik oso metro gutxira. Mundu hori ezagutu nahi baduzu, eta ur azpian arnasteko eta grabitaterik ezaren sentsazioa sentitu, hau da zure plana.
Arratsaldean, lehorrera iritsi ondoren, jarduera enogastronomiko erlaxatuago bat proposatzen dizugu.
GOIZEZ
Urpekariek esan ohi dute gainerako jendeak Lurrean dagoen guztiaren % 70 galtzen dutela. Pixka bat neurrigabea izango da, agian, baina egia da urpekaritzak beste mundu irekitzen duela. Hegalekin leun-leun aurrera egiten duzula, grabitaterik ezaren sentsazioaz gozatuko duzu; paisaia ezberdin, eder eta, aldi berean, bitxi bat ikusiko duzu, eta arrainak, akuario batean ikusi ordez, haien habitat naturalean miretsiko dituzu.
Baina, batez ere, zirrara handia sentituko duzu. Jarduerak hiru ordu irauten du, eta urpekaritzan inoiz aritu gabekoentzat da. Guztia azalduko dizute: hala ekipamenduaren funtzionamendua, nola segurtasun-neurriak, eta monitore bat izango duzu ondoan une oro.
Hondarribiko kirol-portuan hasiko da jarduera; han jantziko duzu ekipamendua, ontziratu, eta handik abiatuko zara urpekaritza-gunerantz. Gutxienez, 10 urte eduki behar dira bataioa egiteko, eta aldez aurretik erreserbatu behar da.
Ez badugu urpekaritza egin nahi, edo taldeko kideren batek nahiago badu beste planen bat, itsas jarduera asko egin daitezke Hondarribian (ibilaldiak itsasontzian, belaontzian, kayakean edo uretako motorrean, eta surfa, besteak beste). Hemen duzu informazio gehiago: https://www.bidasoaturismo.com/eu/actividades/itsas-aisialdirako-jarduerak/
ARRATSALDEZ
Urpekaritza egin ondoren, Hondarribian eta Irunen jatetxe ugari ditugu aukeran bazkaltzeko.
Bazkaldu ondoren, San Martzial ermita eta zelaia bisita ditzakegu, Irungo hirigunetik gertu; oinez edo autoz joan ahal izango gara. San Martzial irundarrek anitz maite duten toki historiko bat da, baina, horrez gain, oso ingurune atsegina ere bada, eta eskualdearen ikuspegi bikainak daude handik.
Azkenik, Ola sagardotegira joango gara. Antzinako burdinola hidrauliko batean dago, eta sagardo-ekoizpenari, sagarrondoei eta burdinolari buruzko bisita gidatuak eskaintzen dituzte. Bisitarik osoenaren barruan sagardotegiko menua ere sartzen da, eta eguerdian edo arratsaldean egin daiteke. Aldez aurretik erreserbatu behar da.
Bestela, beste aukera enogastronomiko batzuk ditugu hemen (https://www.bidasoaturismo.com/experiencias-gastronomicas/)
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Urpekaritzako bataioa: www.buceohondarribia.com/buceo2/bautizo-de-buceo/
- Bisita enogastronomikoa: www.olasagardotegia.eus/
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus | www.bidasoaturismo.com |
Non lo egin plan honetan: www.nekatur.net | www.bidasoaturismo.com |
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Noiz egin daiteke:
Arma plaza, 9. 20280 Hondarribia.
Teléfono: 943 643677
E-mail: turismo@bidasoa-activa.com; armaplaza@armaplaza.eus
Portua, Matxin de Artzu s/n.20280 Hondarribia
Telefonoa:943576102
E-mail: turismohondarribia@bidasoaturismo.com
Luis Mariano plaza 3. 20302 Irun.
Teléfono: 943 020732 - 943 645458
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Urpekaritza-enpresarekin harremanetan jartzea jarduerari buruzko orientazioa eman diezaguten eta gure osasun-egoerarekin bateragarria den jakiteko.
