Planak
Ibilbide zirkularra Gernikako itsasadarraren estuarioko bideetan barrena, Urdaibaiko paduren abiapuntura iristeko, Gernikako eta Foruko historian bidaia egiteko eta Urdaibai Bird Center bisitatzeko aukerarekin. Estuarioan barrena ibiliz gozatu ahala, espezieak mareen igoera eta jaitsieretara nola egokitzen diren ikus dezakegu, baita gizakiok ingurune hau erabili eta ustiatzearen ondorioz sortu diren paisaiak ikusi ere.
GOIZEAN
PR-181 mendi-ibilbidea+: Ibilbidea Villa Argentina XIX. mendearen amaierako txalet ederretik abiatzen da, Gernikako hiribilduaren erdi-erditik, Turismo Bulegotik minutu batera oinez. Ondoren Lumoko elizatera jaitsiko gara, errepide zahar batean barrena. Beherantz jarraituko dugu Foruraino, errotako erreken eta baserri zaharren ondotik. Ondoren, paduretan barneratuko gara, askotariko hagezti-fauna babesten duten lezkadietan.
Bidetik pixka bat baztertuta, aurrera jarraituko dugu pasabide eta landa-bideetan barrena, eta, kilometro bat pasatxo aurrerago, Urdaibai Bird Center aurkituko dugu, Gautegiz Arteagan. Herri horretan bazkal dezakegu eta, bide batez, Arteagako Gaztelua bisitatu.
Gure urratsetan atzera egingo dugu, berriz ere bidera itzuli eta itsasadarraren eskuin ertzeko kanaletik aurrera egiteko, Gernikara bueltan hurbiltzeko. Oharra: Ibilbide laburrago bat ere egin daiteke GR 38 bidearekin konbinatuta; horrela, igoerak saihestu eta ibilaldi ia guztiz laua izango dugu, familian egiteko ezin hobea. (Ikus mapa erantsia)
ARRATSALDEAN
Arratsaldean denbora pixka bat edukiz gero: Gernikako kafea bikaina da, eta gomendatzen dizuegu kafe bat hartzea pastel gozo batekin, indarrak berritzeko, eta, atsedenaldi horren ondoren, Gernikako Batzar Etxea eta Arbola bisitatzera joatea, horrela gure sustraiak ezagutzeko eta beirate zoragarria eta Batzar Aretoa miresteko.
Bisita librea Bakearen Museora, Museoak antolatutako Memoritour ibilbideetako batean edo batzuetan parte hartzeko aukerarekin.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Jaitsiera, zeharkaldi eta ibilaldiak Urdaibain barrena, piraguan, kanoan eta stand up paddle-ean
- Laida Kanoak: info@laidakanoak.com / 689708769
- Ur Urdaibai: info@urdaibai.com / 688635190
Urdaibai bizikleta elektrikoan
Basati Bike: basatibike@basatibike.com / 610 248 510
Non jan plan honetan:
https://turismourdaibai.com/eu/non jan/
https://gernikainfo.eus/eu/prestatu-zure-bidaia/jatetxeak/
Non ostatu hartu plan honetan:
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:




Gaia:


Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Gernika-Lumoko turismo bulegoa: Artekalea, 8.
https://gernikainfo.eus/ turismo@gernika-lumo.eus 94 625 58 92 / 646347553
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Deskargatu proposatutako PR-181 ibilbidearen liburuxka, webgunean: www.turismourdaibai.com
- · Ordutegiei eta beste edozeri buruz zalantza izanez gero, galdetu Turismo Bulegoan, bai bisitaldian zehar, bai lehenagotik: Telefonoa: 94 625 58 92 E-mail: turismo@gernika-lumo.net What’sApp: 646347553
- · Erabili garraio publikoa. Gernika autobus-lineen nodo nagusietako bat da (Bizkaibus), eta trenbidez ere lotutako dago Bilborekin (Euskotren- Urdaibaiko linea)

