Planak
Urdaibaiko Biosferaren Erreserban barneratzeko eta bertako paisaia eta altxor naturalak oinez eta itsasontziz ezagutzeko egun bat.
GOIZEAN
Urdaibai Ekoetxean (www.ekoetxea.eus) hasiko dugu eguna. Madariaga Dorretxean integratuta dago ingurumen-zentro hori, eta erreserbaren ezaugarriak erakusten dizkigu, bisita librea egiteko aukera emanez.
Bisitaren ostean, PR160 ibilbidean barrena Sukarrietaraino iritsiko zarete, eta oinezkoen bidetik, berriz, Mundakaraino, errepidearen ondotik. Bi aukera daude: zuzenean Sukarrietaraino joan, edo, lehenbizi, hegoaldera egin, Busturiako auzoak zeharkatzeko mahasti, artadi eta landaguneen artean.
ARRATSALDEAN
Bazkaldu ostean, zorabiatzeko beldurrik gabe, Mundakako portutik abiatuko gara itsasadarrean barrena ibilaldi gidatu bat egiteko, udalerrian zerbitzu hori eskaintzen duten hiru enpresetako baten eskutik. Urdaibaiko paisaiak uretatik ikustea aparteko esperientzia da, benetan.
Portura itzultzean, oraindik gogoa eta denbora baduzue, hurbil zaitezte Gaztelugatxeko San Joanera arrastiria ikustera, Matxitxako lurmuturretik adibidez, autoan bazoazte.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatua itsasontzian, Urdaibaiko itsasadarrean barrena (2 .)
Non jan plan honetan: https://turismourdaibai.com/eu/non-jan/
Non ostatu hartu plan honetan: https://turismourdaibai.com/eu/ostatuak/
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Noiz egin daiteke:
Mundakako turismo bulegoa
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Garraio publikoa erabili. Plan osoa ibilgailu partikularrik gabe egin daiteke, Matxitxako lurmuturrera joatea izan ezik. Urdaibai Bilborekin lotuta dago autobusez (Bizkaibus) eta trenez (Euskotren - Urdaibaiko linea)
- · Arropa eta oinetako erosoak. Bainujantzia eta toalla ere eraman badaezpada ere, litekeena delako itsasadarrean bainatzeko gogoa izatea
- · Kontsultatu enpresei itsasadarrean barreneko ibilaldien egutegia eta ordutegiak, mareen arabera alda daitezkeelako
- · Kontsultatu Ekoetxea Urdaibai zentroaren jarduera-zerrenda
