Tolosa, merkatarien herria

Plan ezin hobea Tolosako merkatuak bisitatzeko larunbat goizean eta herri honetako Alde Zaharraz, gastronomiaz eta merkataritza-proposamen zabalaz gozatzeko.

 

GOIZEAN

Tolosa ezinbesteko igaroleku eta topaleku izan da beti Nafarroatik, Frantziatik eta Gaztelatik iritsitako bidaiarientzat, eta horrek merkataritza-garapen handia ahalbidetu zuen. Horren erakusgarri, gaur egun, asteko azoka egiten da urteko larunbat guztietan Tolosan, eta herriko hiru lekutan banatzen da: Bertako produktuen salmenta Zerkausian, kanpoko produktuak eta ehun-gaiak Euskal Herria plazan, eta landareak Berdura Plazan.

 

ARRATSALDEAN

Erosketetan Tolosan barrena. Tolosako merkataritza-jarduerak duen garrantziaz haratago, gaur egun, herri honek 500 establezimendu inguru ditu eta benetako merkataritza-hiria dela esan daiteke. Ondare historiko eta kultural interesgarriaz gain, txikizkako merkataritza tradizionalaren abantailak aurkituko dituzu Tolosan, kontsumitzailearekin zuzeneko tratu adeitsu eta hurbila izatea da herri honetako aurkezpen-txartel nagusia.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

Topic Museoa

943650414 / cit@cittolosa.com / www.topictolosa.com

Bisita gidatuak Tolosako Alde Zaharrera eta Santa Maria elizara

Tolosaldeko Turismo bulegoa: 943697413 / tour@tolosaldea.eus / www.tolosaldea.eus

Tailer gozoa Rafa Gorrotxategirekin

Rafa Gorrotxategi: 943890306 / info@rafagorrotxategi.eus / www.rafagorrotxategi.eus

 

Non jan plan honetan:

https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-jan/

Non ostatu hartu plan honetan:

https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-lo-egin/

Gomendioak

  • Erreserbatu aldez aurretik jarduerak eta jateko tokia.
  • Tolosako erdigunea aparkaldi mugatuko gunea da, lurrazpiko aparkalekuak izan ezik. Doako aparkalekuak daude erdigunetik 10 minutura oinez.
  • Larunbat goizetan Tolosako asteko azoka egiten da hiru lekutan eta jende asko samar biltzen da.