Talo tailerra eta bisita gidatua Igartza Monumentu Multzoan
Bisita kulturala Igartza Monumentu Multzora, errotan taloak egiteko tailerra eta txokolate dastatzea
Planak
Talo tailerra eta bisita gidatua Igartza Monumentu Multzoan
Jarduera honen bitartez, lekuaren historia lantzeko bisita gidatua eta taloak egiteko jarduera tradizionala elkartu nahi dira. Bisitari kanpoaldean ekingo zaio, Igartza Monumentu Multzoaren zubiaren ondoan.
Gidariak monumentuen eraikuntzaren testuingurua azalduko du, XIV. mendearen amaiera, bai eta monumentuen arkitektura ezohikoa ere. Mendeetan, monumentu multzoaren eraikinik garrantzitsuenetako bat errota izan da; han, irina, ogia eta, noski, taloak, egiten ziren.
Ondoren, gure taloa egin ahal izango dugu modu tradizionalean, eta, jakina, berau dastatzeko aukera izango dugu, txokolatearekin.
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:

Barne hartzen du:
- Bisita gidatua Igartza Monumentu Multzora
- Talo tailerra
- Taloa txokolatearekin dastatzea
Ez du barne hartzen:
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Gutxieneko pertsona kopurua:
15 lagun
Iraupena:
2 ordu
Hizkuntzak:
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara




