Planak
Aktibatu Urdaibai erreserba biosferan! Aukera paregabea aktibitate ezberdinak egiteko Urdaibain; surf ikastaroak, oinezko ibilbideak, kanoa…
GOIZEAN
Surfean aritzeko, ez dago Mundaka baino toki hoberik! Mundakan surf-eskolak aurkituko dituzu, irakasle tituludun eta guzti, olatuez gozatzen eta surf-oholaren gainean zutitzen lagunduko dizutenak. Taldean, bikotekidearekin edo haurrekin, ordu pare batez primeran pasatuko duzu, seguru.
Oharra: eskolaren erreserba egitean ordurik egokiena zein den esango dizuete, goizez zein arratsaldez izan daitekeena. Horren arabera, goizeko eta arratsaldeko proposamenak trukatzeko aukera izango da, Mundakan emango dugun egun honetan.
ARRATSALDEAN
Mundakako terrazetan indarrak berritu ondoren, plan berezi bat proposatzen dizuegu: itsasadarra itsasontzian zeharkatzea eta mendi-ibilbide labur bat egitea. Hartu Mundaka-Sukarrieta-Laida hondartza ibilbidea egiten duten ferryetako bat.
Arketako eremutik ibilbide biribil bat dago, San Pedro Atxarrera igotzeko erraza. Bertan, begiratoki zoragarri bat aurkituko dugu, Urdaibairen eta Mundakako itsasadarraren bokalearen gainean. Errepidea jaitsi ondoren, bidea Laida hondartzara itzultzen da bueltan, non Mundakara bueltatzeko txalupa motorduna har daitekeen.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Surf eskolak (2 horas)
Mundaka-Sukarrieta-Laida ferry-a
Non jan plan honetan: https://www.euskadigastronomika.eus/es
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Mundakako turismo bulegoa
www.mundakaturismo.com / www.turismourdaibai.com
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Garraio publikoa erabili. Mundaka Bilborekin lotuta dago autobusez (Bizkaibus) eta trenez (Euskotren - Urdaibaiko linea)
- · Erosi Mundaka-Laida hondartza tiketa, joan-etorrikoa
- · San Pedro Atxarrera igotzeko, eraman arropa eta oinetako erosoak, baita jateko eta edateko zerbait ere
- · Ibilbidea amaiturik eta itsasontzia hartu aurretik, paseatu hondartzaren ertzetik, oinutsik
