Santurtzi, baleak ikusi

Egun hau Santurtzin proposatzen dugu, itsas herririk garrantzitsuenean. Bertan, itsasorako irteera izango dugu zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko. Egunean zehar, gure plataforma osatzen duten itsas ekosistemak, itsaslabarren ertza eta itsas amildegi sakonak zeharkatuko ditugu. Itsas biodibertsitatean oso aberatsak diren ekosistemak dira, eta bertan bizi eta elikatzen dira balea handiak, kaxhaloteak, zifioak eta baita orkak ere.

 

GOIZEAN

Jardunaldi hau esperientzia paregabearekin proposatzen dizugu itsas herrian: zetazeoak eta itsas hegaztiak itsas zabalean behatzea, kostaldetik bi ordu pasatxora, ekoturismo arduratsua sustatuz, esperientzian sortutako karbono-aztarna konpensatzeko aukerarekin, Urdaibaiko Biosfera Erreserban zuhaitz autoktonoak landatuz, beste jardunaldi batean.

 

ARRATSALDEAN

Ontzian emandako egunaz gozatu ondoren, pintxoak herrian gozatzea proposatzen dizugu, Euskadi Gastronomikan aipatutako edozein jatetxetan.

 

 

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

  • Bisita gidatuak: Santurtziko turismo bulegoa

 

Non jan plan honetan:  www.euskadigastronomika.eus /

Non lo egin plan honetan:  www.turismo.santurtzi.eus

Gomendioak

  • Baldintza meterologikoen araberako plana.
  • Ezinezkoa bada, diru guztia itzuliko da.
  • Arropa egokia erabiltzea.