Planak
Esperientzia honetan, Agurtza Itsasontzi Museoa bisitatuko dugu, gure kostaldean arrantza tradizionalean aritzen zen egurrezko ontzietako bat ezagutzeko. Familiek itsasontziaren maketa eramango dute.
Santurtziko arrantza-porturaino eramango gaituen itsas pasealeku atsegina 10 minututan zeharkatuko dugu. Bertan, Santurtzi Itsasoa Museoa interpretazio-zentroa dago, herriko itsas historiari eskainia.
Arratsaldean, eguna El Bote Tours ontzian amaituko dugu, Abratik eta itsasadarretik Bilboraino nabigatzeko.
GOIZEZ
Agurtza Itsasontzi Museoa bisitatzean, gure arrantzaleen lana eta iparraldeko hegaluzea arrantzatzen duen ontzi tradizional baten bizitza ezagutuko ditugu.
Itsas pasealekua zeharkatu ondoren, Arrantza Portuan Santurtzi Itsasoa Museoa dugu zain, Santurtziren eta itsasoaren arteko lotura ezagutzeko, gure sardina-ontzien istorioez gain.
Gure jatetxeetan sardinak edo txingarretan erretako beste arrain bat dastatzeko eta Euskadiko jatorrizko deitura desberdinetako txakolinarekin laguntzeko aukera izango dugu.
ARRATSALDEZ
Amaitzeko, Bote Tours ontzian sartzea besterik ez zaigu falta, Abratik buelta bat emateko edo itsasadarrean zehar eta Bilbora iristeko aukera ematen diguna.
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Ibilaldiak itsasontzian: www.elbotebilbao.com
- Bisita gidatuak: www.exploranorte.com
Non jan plan honetan: http://turismo.santurtzi.net/eu-es/gastronomia/Orriak/Gastronomia.aspx
Non ostatu hartu plan honetan: http://turismo.santurtzi.net/eu-es/dormir/Orriak/default.aspx
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:




Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Beharrezkoa da Agurtza itsasontzira bisita aldez aurretik erreserbatzea
- · Santurtzi Itsasoa Museoko bisita ez da gidatua. Ez da beharrezkoa aurretiaz hitzordua hartzea.
- · Turismo Bulegoak ez du jateko erreserbarik egiten.
- · El Bote Toursen ordutegiak kontsultatu, ez da hitzordurik hartu behar baina gomendagarria litzateke.

