Planak
Bizi sagardoaren kultura zure erara; esperientzia honetan sartzen dira Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museora bisitaldia, sagardotegi bateko esperientzia eta paseo bat oinez edo bizikletaz Santiagomendin.
GOIZEAN
Esperientzia hau hasteko modu hoberena: jatorria ezagutzea! Eguna hasteko, Sagardoetxean bisitaldi gidatua egitea proposatzen dizuegu; lehenik, aire zabaleko sagardi edo sagasti bat bisitatuko dugu, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ezagutzeko. Sagarrondoen laborantza modu ezberdinak, Euskal Herriko sagar barietate ezberdinak eta sagarra txikitzeko eta prentsatzeko moduak ezagutzeko aukera izango dugu, toki berean. Sagastiaren alboan museogunea dago.
Gune itxia da eta baliabide eta teknologia aurreratuenak erabiltzen ditu azalpen-panel, material interaktibo, argazki eta jokoen bidez milaka urteko edari honen historia azaltzeko; sagarra eta sagardoaren kulturaren iragana, oraina eta etorkizuna, eta Euskal Herriaren kulturan duen garrantzia. Bukatzeko, sagardo-dastaketa gidatua izango duzue (txikienentzat muztioa banatuko da).
Bisitaldiaren ondoren, askoz ere prestatuago gaude sagardotegi batean benetako bazkaria jateko eta, hartara, ikasitako guztia praktikan jartzeko.
ARRATSALDEAN
Arratsalderako, 6,5 kilometroko ibilbide bat proposatzen dizuegu, oinez edo bizikleta elektrikoan. Ibilbideak 8 geldialdi tematiko dauzka eta sagardoaren kulturaren bitartez, Astigarragako eta Santiagomendiko baserrien historia, bertako biztanleen bizimodua eta Gipuzkoako Done Jakue Bidearen punturik esanguratsuenetako bat ezagutuko dituzue.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Sagardoaren Museoa
http://www.sagardoarenlurraldea.eus/eu/erreserbatu/esperientziak/museoa-eta-sagardotegia/
Ibilbidea oinez edo bizikletaz
http://www.sagardoarenlurraldea.eus/eu/erreserbatu/museoa/sagarbike/
Non jan plan honetan:
Non ostatu hartu plan honetan:
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:



Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Astigarragako informazio turistikoko puntua
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
