Planak
Deskubritu gure lurretako paraje eta txoko ezezagunak, bailarako biztanle askok ere ezagutzen ez dituztenak. ROAD TRIP bat gipuzkoar erara, errepide estu eta sigi-sagatsuetan barrena, gora eta behera, behera eta gora, baina, aldi berean, paisaia ikusteko begiratokietara, bertakoen abegi onak dakarren xarma berezia duten tokietara eramango zaituztenak… zure erritmora, zuk nahi duzunean eta nahi duzun tokian geldituta, paisaiaz eta lasaitasunaz gozatzen… egunerokotasunaren errutina estresagarriari ihes egiteko bidea.
GOIZEAN
Plan honekin, Urola bailara ezagutuko dugu egun osoan. Ezin egokiagoa da 2 edo lau gurpilen gainean egiteko; bisitaldian, hainbat herri txiki ezagutuko ditugu, hala nola Errezil, Ernio mendiaren oinetan (1075 m), sagarrengatik ezaguna dena: urtero, abenduko lehen igandean, Sagarraren Azoka egiten da Errezilen. Oso egun berezia da errezildarrentzat, Errezilgo edo Ibarbiko sagarra sustatzeko eta ezagutarazteko (hainbaten ustez, Gipuzkoako sagarrik onena da). Merkatuan, gainera, sagarrarekin egindako askotariko produktuak ere eros daitezke: sagardo naturala, marmelada, konpota eta postre gozo-gozoak, besteak beste.
600 biztanle eskas dituen herri honetako bi auzoak ezagutu ostean, Aizarnara aldera joko dugu, Zestoako auzora. Bidean, Santa Engrazi ermitan geldialdia egin behar da nahitaez, Pagoetako parke naturalaren ikuspegi zoragarriaz ere gozatzeko.
ARRATSALDEAN
Bazkaldu ondoren, proposatutako ibilbideari jarraitu eta herri gehiago ere ezagutu ditzakegu, hala nola Aizarnazabal; herrian barrena paseatuta bertako historiaren sekretuak ezagutuko ditugu.
Nahi izanez gero, errepidetik jarraitu eta Zumaiara joan gaitezke, kostaldean.
Link honetan aurkituko duzue blogari batek bere garaian egindako ibilaldiaren plana. Plan bete-betea da, eta kalitate handiko argazkiekin batera, xehetasunez jositako kontakizuna egiten du. https://urolaturismo.eus/eu/explore-urola/item/486-urola-touring-estresetik-ihes-egiteko-bidaia
Non jan plan honetan:
https://www.urolaturismo.eus/eu/2013-11-06-21-58-08/gastronomia-non-jan
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.urolaturismo.eus/eu/bidaia-antolatu/itemlist/category/2-non-lo-egin
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Loiolako turismo-bulegoa
https://www.urolaturismo.eus/eu/explore-urola/item/486-urola-touring-estresetik-ihes-egiteko-bidaia
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
