Planak
Pasealdi bat Elantxobetik Ogoñora arte, lurmutur horren indar osoa sentitzeko, horixe baita Urdaibaiko irudi zirraragarrienetako bat. Bide erraza da, 6,5 km-ko joan-etorria, desnibel txikikoa, 2 ordutan egiteko modukoa. Elantxobera egingo dugun bisitan, arrantzale-herri jator eta berezi horren xarma ikusiko dugu.
GOIZEAN
Elantxobetik Ogoñoko haitzerantz abituko gara oinez; Kantauri itsasoaren parean altxatzen da harro, eta euskal kostaldeko talaia ederrenetako bat da. Pasealdiaren ondoren, Elantxobe bisitatuko dugu. Itsasora begira dagoen magalean eraikia, Ogoñoko haitzaren babesean, eraikin mailakatuak ditu, eta kairaino doazen kale estu eta malkartsuak. XVI. mendean jada existitzen zen arrantzale-nukleo txiki batean du jatorria.
ARRATSALDEAN
Santimamiñe koba Bizkaiko arkeologia-aztarnategi garrantzitsuena da, Gizateriaren Ondare aitortua. Koba horretan, orain dela 14.000 urteko baino gehiagoko giza egonlekuen aztarnak, berrogeita hamar bat labar-margo eta estalagmita eta estalaktita ederrak daude.
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK
- Bisita gidatuak:
Non jan plan honetan:
https://www.euskadigastronomika.eus/eu
http://turismo.gernika-lumo.eus/eu-es/Orriak/default.aspx
https://turismourdaibai.com/eu/
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.nekatur.net/Default.aspx?lang=eu-ES
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:


Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
