Planak
Pagoeta parke naturala Aia herrian dago, eta Gipuzkoako kostaldeko mendikatean sartzen den Pagoeta mendiak eman dio izena; naturaz eta paisaia ederrez gainezka dagoen toki berezi-berezia da. Ezin hobea eguna natura bete-betean igaro nahi baduzu. Eguna osatzeko, Zarautzen hamaika aukera dituzu bainua hartzeko eta ongi pasatzeko.
GOIZEAN:
Iturraran interpretazio-zentrora joango gara; jatorrizko egurrezko egiturari eusten dion XVIII. mendeko baserri eder batean kokatuta dago eta, bertan, Pagoetako ingurune fisiko eta etnografikoari buruzko erakusketa iraunkorra ikus daiteke. Jarduerak eta tailer didaktikoak ere egiten dituzte, eta bisitaldi gidatua ere egin dezakegu baserrian barrena.
Espazio horretan, gainera, lorategi botaniko bikaina, natura-ingurunea eta landaredi autoktonoa aurkitzeaz gain, Euskal Herriko galzoriko landareen bilduma bat ere ikus dezakegu. 25 hektareako azalera du, eta mundu osoko zuhaitz eta zuhaixkak aurki daitezke, gehienbat.
Agorregiko multzoa osatzen duten burdinola eta lau errotak ere ezagutu behar ditugu. Toki horretaraino iristeko, Iturrarango aparkalekutik edo Manterola baserritik abiatzen diren bideetatik oinez joan behar da.
Errotak XVIII. mendekoak dira. Erdi Aroan, ura erabiltzen zuten energia sortzeko eta, diotenez, garai horretarako jada Laurgaineko jaunarena zen burdinola. Burdinola nagusia zen, eta burdinazko totxoak lortzen zituzten bertan, gero burdinola txikiagoetara eraman eta haietan forjatzeko. Bien bitartean, errotetan irina egiten zuten gari eta arto aleak ehotzen.
ARRATSALDEAN:
Bazkalostean, Zarauzko hondartzan arratsalde-pasa egin dezakegu. 2,5 kilometro luzeko hondartza du, hondar fin-finekoa; Hego Euskal Herriko hondartza luzeena da, eta Kantauri osoko luzeenetako bat.
Hondartza hiru eremutan banatuta dago. Mendebaldeko zatian familiak eta bainulariak egon ohi dira eta erdialdean surflariak. Ekialdeko muturra lasaiagoa eta isilagoa da; ezin hobea hondartzan larrugorritan egotea gustuko dutenentzat.
Uretan bainatu daiteke, edo surfa egin eskolaren batean (aurrez hitzordua hartu behar da). Hondartzaren inguruan pasealeku ederra ere badago. Bidean barrena eskulturak eta haurrentzako zabuak aurki daitezke. Pasealekuak mendebalderantz jarraitzen du, Zarauztik haratago, ondoko herriraino iristen baita, Getariaraino (4 bat km).
Eguraldi txarra eginez gero, eta Zarauzko hondartzan itsasgora baldin badago (itsasgora denean hondartza ia desagertu egiten da), Aiako Orortegi gaztandegia bisitatzera joan gaitezke, Zarautzen Escape Room bat egin (eXperientziak) edo herriko dendetan erosketak egin.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Surf eskolak
- Essus Surf Eskola. www.essussurf.com
- Goodpeoplesurf. www.goodpeoplesurf.com
- Moor Surf Eskola Zarautz. www.moorsurfeskola.com
- North Shore Zarautz Surf Eskola. www.northshorezarautz.com
- Pukas Surf Eskola. www.pukassurf.com
- Shelter Surf Eskola www.sheltersurfeskola.com
- Zarauzko Surf Elkartea www.zarauzkosurfelkartea.com
Txakolindegiak
- Talai Berri / Bº Talaimendi, 728 (Junto al Gran camping Zarautz) / 943 132 750 / info@talaiberri.com / www.talaiberri.com
- Rezabal / Barrio Asti / 943 580 899 / info@txakolirezabal.com / www.txakolirezabal.com
- Basa Lore / Santa Barbara auzoa, 1 / 660 806 682 / info@basa-lore.com / www.basa-lore.com
Esperientziak Escape Room: https//gelaurdina.eus
Kulturlan bi: / Zumalakarregi, nº 9-B / 943 131 418 / kulturlanbi@kulturlanbi.com / kulturlanbi@zarautz.com
Non jan plan honetan: http://www.aiapagoeta.com/index.php?option=com_content&view=article&id=34&Itemid=71&lang=eu
Non ostatu plan honetan: http://www.aiapagoeta.com/index.php?option=com_content&view=article&id=35&Itemid=72&lang=eu
Bazkaltzeko, 4 atsedenleku ditugu aukeran, aulki, mahai, ur-iturri eta guzti. Hiru atsedenleku Zudugaraiko gainetik Aiara doan errepidearen ertzean daude. Laugarrena Altzola auzoan dago.
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
- Flyscharen ibilbidea Geoparkean
- Belaz nabigatuz Txingudi badian. Euskal kostaldea belaontziz
- Lurpeko Euskadi
- Idiazabal gazta Arantzazuko Gomiztegi baserrian
- Euskal Kostaldeko Geoparkea oinez Zumaiatik Debara
- Euskal kostaldeko Geoparkea ondare geologikoa
- Euskal kostaldeko Geoparkea kirola eta natura familia giroan
- Getaria: paseoa txakolin mahastietan barrena eta Cristobal Balenciaga
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
http://www.aiapagoeta.com/pdf/aia-guia-turistica.pdf
https://www.turismozarautz.eus/eu/hasiera
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Erreserbatu bisitaldiak aldez aurretik
- · Jantzi arropa erosoa Pagoetako bisitaldia egiteko, eta bainujantzia arratsaldean Zarautzen bainua hartzeko
