Planak
Gorbeiako gune batzuetan badira pago motzeko basoak. Ibilaldi polit bat egin eta gure pagadietakoren bat ezagutu izanez gero, honako hauek bisitatzea gomendatzen dizugu:
- Izartzako pagadia (Orozko)
- Presazelaiko pagadia (Otxandio)
- Otzarretako pagadia (Zeanuri)
GOIZEZ
ZUBIAURTIK IZARTZAKO PAGADIRA:
Goizean mendi-ibilaldi erraz bat egitea gomendatzen dizugu. Orozkoko hirigune nagusitik abiatuta, Izartzako pago motzen basora eramango gaitu, Arrola mendiaren magalean, eta han hartuko dugu merezitako atsedena, magiaz beteriko toki batean.
Web-orriko ibilbidea: https://bit.ly/3rXjRSn
Wikiloceko ibilbidea: https://bit.ly/3tsOIXd
ARRATSALDEZ
Bazkaldu ondoren, Otzarretako pagadira joatea proposatzen dizugu, Zeanurin, Gorbeiako eremurik deigarrienetako bat
baita, eta argazkietan gehien ageri denetako bat. Ehun bat pagoren artean zeharka-meharka dabilen ibaia ikusiko dugu han. Pagadia bisitatu ondoren, ibilbideari jarraitu, eta Otxandion geldituko gara.
OTXANDIOKO PAGADIAK
Ibilbide lau hau Otxandioko hirigunetik gertu doa. Natura- eta kultura-ondare aberatsa topatuko dugu bidean aurrera egin ahala: pagadiak, galtzadak, errekak, ermitak, bai eta hilarri bitxiren bat ere.
Web-orriko ibilbidea: https://bit.ly/30RSWeU
Wikiloceko ibilbidea: https://bit.ly/3vuAerP
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK
- Orozkoko Etnografia Museoa: 946 339 823 | www.orozkomuseoa.eus
- Dimako Antzasti Museoa: 657 704 207 | www.antzasti.eus
- BTT. AXPE EBIKE Alokairua: 625 702 019 | www.axpeebike.com
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Gaia:

Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
