Planak
Oria ibaiaren beheko aldean jaitsiera egingo dugu kayak batean, monitore eta guzti, paisaia-balio eta natura-balio handiko ingurunea ezagutzeko eta, aldi berean, esperientzia biziki dibertigarria bizitzeko.
Gaur egun jarduera handirik ez dagoen arren, iraganean itsasontziak ibiltzen ziren pertsonak, animaliak eta salgaiak garraiatzen; esperientzia honen bitartez, angularekin eta sagardoarekin lotura handia duen ibai honi buruzko historiak eta istorioak ezagutuko ditugu eta sagardoa dastatu ere egin ahal izango dugu, sagardotegi batean bazkalduta.
Arratsaldean, zaldi-lasterketak ikus ditzakegu Madril, Paris edo Londreseko hipodromoekin batera, Europako hipodromo garrantzitsuenetako batean.
GOIZEAN
Jaitsiera egingo dugu kayak batean, monitore eta guzti, Oria ibaiaren erribera beste modu batera ezagutzeko; natura-ingurunea ezagutzeko aukera izango dugu: Saria hezegunea, angulak harrapatzeko erabiltzen ziren ontziak, ibaiaren bi ertzetan landatuta dauden sagarrondo eta piperminak, eta, aldi berean, ingurune pribilegiatuaz gozatu ere egingo dugu.
Paseo atsegin horren ondoren, bukatzeko, sagardien, dolareen eta sagardotegien historia hobeto ezagutuko dugu, Usurbilgo Saizar sagardotegian.
ARRATSALDEAN
Zaldi-arratsaldea Zubietako hipodromoan; Lasarte-Oriako herrigunetik metro gutxira dago, Oria ibaiaren beste aldean. Orain arte ezezaguna zaizuen mundu horri aukera bat eman nahi badiozue, esperientzia hau mundu horretan murgiltzeko lagungarri izango zaizue. Arratsalde bat hipodromoan igarotzea lagunarteko edo familiarteko plan ezin hobea izan daiteke; gainera, hitzordu garrantzitsuena abuztuaren 15ean izaten da, «Donostiako Urrezko Kopa«, baina udan, igandero izaten dira lasterketak.
https://www.zaldilasterketak.eus/zaldi-lasterketak/egun-bat-lasterketetan/2/
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Jaitsiera kayak batean
https://www.begi-bistan.com/actividad/descenso-del-oria-con-monitor/
Hipodromoa
Non jan plan honetan:
Non ostatu hartu plan honetan:
Txartel hotela (Lasarte-Oria) www.hoteltxartel.com
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Hernaniko informazio turistikoko puntua www.hernaniturismoa.com
Orioko turismo-bulegoa www.turismo.orio.eus
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Etorri arropa erosoa jantzita
- · Jarri harremanetan kayakak alokatzen dituen enpresarekin, tokirik ba ote dagoen egiaztatzeko
- · Sartu webgunean lasterketak noiz diren jakiteko