Planak
Arabako Errioxaren bereizgarri diren mahastien artean, eskualdeko ezezagun handi bat aurkituko dugu: olibondoa eta olioa. Bi eguneko plan hau bikaina da Arabako Errioxako altxorretako bi ezagutzeko: olioa eta ardoa.
1. EGUNA
Gaurko eguna Arabako Errioxako mahatsondoaren senide nagusia ezagutzen emango dugu; olibondoa, alegia.
Mendeetan zehar, gehiago edo gutxiago errotuta, olibondoak bere fruitu ederra eskaini digu, bai eta bere zuku gozoa ere, urre likidoa izenez ezaguna. Lantziegon barneratuko gara. 660 biztanle inguruko herri honetan modernotasuna eta tradizioa kontrastatuko ditugu bertako errota batean, eta Arabako Errioxako olibondoaren historian murgilduko gara.
Olibondoaren eta olio bihurtzeko askotariko formen bilakaeraren berri jakiteaz gain, Arroniz barietateko olioaren zapore biziaz gozatuko duzu. Bisitatzeko moduko errotak daude, halaber, Gorribusto, Moreda eta Oion herrietan. Egunaren zati bat Moredako kaleak bisitatzen ematea ere gomendatzen dizugu, liluraturik geldituko zara etxe armarridunez beteriko herrixka hau eta antzinako harresiaren hondakinak ikusita.
Andre Mariaren eliza bisitatu beharrekoa da, erretaula nagusi barroko nabaria eta pinturak direla eta. Moredatik oso gertu, Labraza dago, Erdi Aroko herri ikusgarria, non osorik iraun duten harresiek eta Erdi Aroko trazatu zoragarriak.
2. EGUNA
Gaurko planaren ardatza eskualde honetako ardoa eta gastronomia ezagutzea da. Arabako Errioxan upategi ugari daude, eta horietako bat bisitatu beharko duzu gaur, hutsik egin gabe. Ezin konta ahala aukera dituzu. Ospe handiko bi upategi bisitatzea gomendatzen dizugu. Bata, zahar edo familiarragoa, eta bestea, moderno eta berritzaileagoa.
Eskaintzaren ugariarekin galduta bazaude, Arabako Errioxako agentzia eta enpresa espezializaturen batekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu; zure ibilbidea atsegin handiz diseinatuko dute eta aholkuak emango dizkizute. Eta bai gozamena ardoa eskualdeko gastronomia bikainarekin uztartzea.
Upategi askotan izango duzu bazkaltzeko parada, edota inguruan dauden jatetxe ugarietako batera ere joan zaitezke. Arabako Errioxan denetarik aurkituko duzu: bai sukaldaritzarik tradizionalena, bai proposamenik berritzaileenak. Patatak Errioxako erara, potxak eta mahats-aihenetan eginiko bildots-txuleta ospetsuak probatu beharko dituzu, jakina.
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK
- Upategietara bisitak: www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/eu/upategiak
- Jarduerak Mahastietan : Los Cazaventuras / 676 925 746 / www.cazaventuras.com
- Jarduerak mahastietan eta Oleoturismoa: Erroiz / 688 81 00 66 / info@erroiz.eus / https://erroiz.eus/es/erroiz-inicio/
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus | www.rutadelvinoderiojaalavesa.com
Non lo egin plan honetan: www.nekatur.net | www.rutadelvinoderiojaalavesa.com
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:



Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara

