Planak
Arabako Errioxaren lurretatik paseatzea, mahastien paisaia bereizgarriaz inguratuta, eta bertako upeltegi batzuetara hurbiltzea plan bikaina da natura eta gastronomia uztartzea gustatzen zaienentzat.
Gure urratsek Bastidako udalerria eta bere ingurunea ezagutzera eramango gaituzte, eta Guardian amaituko dugu eguna.
GOIZEAN
Jardunaldiari ekiteko Bastidako udalerrira iritsi beharko dugu, Arabako Errioxako lurretara. Gure ibilgailua aparkatu ostean, botak edo kirol-oinetakoak jantzi beharko ditugu, guk proposatutako oinezko ibilbidea hasteko.
Udalerri honek dauzkan ibilbideen artean, bi bereziki interesgarriak dira: San Gines Baselizaren ibilbidea, 4,5 km dituena, eta Ebroko ibilbidea, 8 km dituena. Biak ala biak dira gomendagarriak. Haurrekin edo oinez ibiltzeko ohitura gutxi duten pertsonekin baldin bagoaz lehenengo ibilbidea hautatu dezakegu, eta oinez ibiltzeko edo kirola egiteko ohitura baldin badugu, berriz, bigarrena. Bi aukerak benetan interesgarriak dira.
- San Gines Baselizaren ibilbideak desnibel oso txikia dauka, eta gu baselizaraino eta bere aisialdi-guneraino eramateaz gain, bidean zehar tokiko artista baten eskultura ugari ikusteko aukera eskainiko digu. (Ordu 1 eta 15 minutu)
- Ebroko ibilbideak, lehenengoa baino luzeagoa izanagatik zailtasun gutxikoa denak, lehenengo ibilbidearen alboan ikuspegi zeharo desberdina eskainiko digu, Ebro ibaiaren erriberaraino gerturatuko baikaitu. (2 ordu)
Hirugarren aukera bat, soilik ibiltzeko gogo handia duten pertsonentzat, bi ibilbideak batu eta 12 kilometro inguruko ibilbidea burutzea da.
Bi bideak udalerriaren erdigunetik abiatzen dira, ondo seinaleztatuta daude eta arazorik gabe jarraitu daitezke.
ARRATSALDEAN
Hautatutako ibilbidea amaitu eta gero, heldu da eguneko plater nagusiaren ordua: upeltegi tradizional bat bisitatzea, haurrentzat ere esperientzia ahaztezina izango dena, ardoa nola egiten den ikasiko baitute, eta gainera, upeltegi askotan haurrentzako jarduera eta lantegi desberdinak eskaintzen baitituzte.
Bastidan zerbitzu hori duten upeltegi ugari daude. Dena den, Arabako Errioxako udalerri gehienetan eskaintzen den jarduera bat da hori. Bisitaz gain, ardoa dastatzeko eta bazkaltzeko aukera ere izan ohi da. Hori bai, aldez aurretik upeltegiarekin harremanetan jarri eta erreserba egin behar da. Modu bikaina da gure egunean etenaldi txiki bat egiteko.
Bazkaldu eta merezitako atsedena hartu ostean, Guardiara joatea proposatzen dizuegu. Arabako Errioxako herri ezagunena eta bisita gehien jasotzen dituena da. Bertaraino gerturatu baldin bagara eta haurrekin baldin bagaude, ez diogu ihes egiten utziko tren turistikoaren gainean udalerria bisitatzeko aukerari, zeinak mahasti eta upeltegietan barrena eramango gaituen. Pasadizoak, tradizioak, bitxikeriak, kondairak... Arabako Errioxa sakonetik ezagutzeko behar duzun guztia. Osterantzean, udalerria oinez ezagutzea erabaki dezakezu, bere Erdi Aroko bideez gozatzeko.
Guardiako eta bere inguruko jatetxeen eta ostatuen eskaintza izugarri zabala da; horrenbestez, aukera bikaina da afaltzera gelditu nahi dutenentzat edo Arabako Errioxako Kuadrillan egun bat gehiago igaro nahi dutenentzat.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Upeltegietara bisitak: Consultar www.rutadelvinoderiojaalavesa.com
- Gida turistikoak: Pepita Uva / 945 600 218 / info@pepitauva.com / www.pepitauva.com
- Gida turistikoak: Ameli Rioja Tours / 645 011 601 / info@ameliriojatours.com / www.ameliriojatours.com
- Gida turistikoak: OliOlive / 636 379 877 / info@oliolive.es
- Oleoturismoa: Sasazu / 688 820 759 / info@sasazu.es / www.sasazu.es
- Oleoturismoa eta turismo aktiboa: Los Cazaventuras / Labastida / 945 331 496 / 676 925 746 / www.cazaventuras.com
- Oleoturismoa: Erroiz / 688 810 066 / info@erroiz.eus / www.erroiz.eus
- Kayak: Lapuebla Kayaks / Lapuebla de Labarca / 646 588 525 / www.lapueblakayaks.es
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:



Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Bastidako Turismo Bulegoa / Salazar jauregia - Kultur Etxea, Bakearen Plaza, z/g, 01330 Bastida, Araba
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Bisita gidatuak aldez aurretik erreserbatu behar dira udalerri bakoitzeko turismo bulegora deituz.
- · Upeltegietako bisitak aldez aurretik erreserbatu behar dira, eta behar adinako aurrerapenaz.
- · Oinezko ibilbideetarako ura eta janaria eraman behar da, eta oinetako erosoak ere bai, jakina.
