Planak
Euskal kostaldeko arrantzale-herri jatorrenetako batean eguna pasatzea proposatzen dizugu. Jauregiz eta armarriz betetako eta tokiko zaporea duten tabernaz zipriztindutako kale estuz osatuta dago. Mutrikuko Kondearen Arrietakua jauregia bisitatuko dugu.
Bertako produktuez gozatuko dugu plaza nagusian, eta, gero, portu zaharrenetako batera jaitsiko gara; aspaldiko balea-arrantzagatik da ospetsua.
Paseo historikoa amaitzeko, energia berriztagarriaren alorrean aitzindaria den proiektu batera egingo dugu bisita: Mutrikuko Undimotriz.
GOIZEZ
Txurruka plazan hasiko dugu eguna, turismo-bulegoaren parean, eta Arrietakua jauregiko gidarekin topo egingo dugu hor. Historiaren eta artearen ikuspegitik hain interesgarria den altxor barroko hau kultura-ondasun izendatu zuten. Mutrikuko Kondearen etxean, itsasgizon handiei buruz ikasiko dugu –hala nola Cosme Damian Txurruka, Evaristo Txurruka eta Antonio Gaztañeta–, baina baita mendeetan zehar rol garrantzitsua izan zuten emakumeei buruz ere.
Gero, Mutrikuko hirigune historikoan ibiliko gara, bisitan kontatutako guztia bertatik bertara ikusteko. Hartu plano bat turismo-bulegoan, orientabide gisa. Txurruka plazan bukatu dezakegu. Hor, edozein tabernatan eskainiko dizkigute bertako produktuak, hala nola antxoak, txakolina eta Idiazabal gazta.
Elizaren parean eserita, eskuinaldean jauregi bat eta ezkerraldean udaletxea ditugula, leku bikainean gaude XVIII. mendean herri hau nolakoa izango zen imajinatzeko.
ARRATSALDEZ
Eguna amaitzeko, portura jaitsi behar dugu nahitaez; hor zegoen gune neuralgikoa antzina. Gaur egun, kirol-portu bat dago, bi putzu natural dituena; horiek ikusi gabe ere ezin dugu alde egin. Pasealdiaren bukaeran, Undimotriz zentrala dagoen olatu-dikean sartuko gara; energia berriztagarrien etorkizunari buruz ikasiko dugu hor.
Barnealdea gustuko baduzu itsasoa baino gehiago, arratsalderako plan egokia izan daiteke Olatzeko geoibilbidea egitea; 6,5 km-ko ibilbide erraza da. Olatz haranean barneratzen da, txundituta utziko zaituzten ingurune karstiko batean.
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK
- Bisita gidatuak:
- BASQUETOURS AND EVENTS https://basquetours.com | BEGI BISTAN https://begi-bistan.com
Non jan plan honetan: www.mutriku.eus/es/turismo/donde-comer/restaurantes
Non lo egin plan honetan: www.mutriku.eus/es/turismo/donde-dormir
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Kontsultatu Arrietakua jauregira bisita gidatuak egiteko aukera. Edukiera mugatua da. Bisitaren iraupena ordu eta erdikoa da.
- · Ekarri oinetako egokiak, kaleak galtzada-harrizkoak dira eta.
- · Galdetu portutik plazara igotzen diren igogailuei buruz.
