
Planak
Mutriku, herri bale-arrantzalea
Mutrikuko Txurruka Plazan elkartuko gara; hantxe dago eliza monumentala, eta, atzean, Erdi Aroko herrigunerako sarrera.
Gida batek sarrera txiki bat egingo du, 15 minutu ingurukoa, elizan bertan; ondoren, 45 minutu izango ditugu monumentu multzoaz eta bertako historia, pertsonaia, pasadizo eta elezaharrez gozatzeko. Hurrengo topalekua Bentalekua museoa izango da. Bertan, sakonago ezagutuko dugu Mutrikuren historia, arrantzari eta baleari loturikoa batik bat. Bisitariek arrain salmenta bat itxuratuko dute, lonjan erabiltzen zuten antzinako tresna berezi batekin.
Amaitzeko, inguruko txakolin bikaina eta antxoa mokadutxo bat dastatuko ditugu portuan.
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Barne hartzen du:
- Bisita gidatua Mutrikuko hiribilduko monumentu multzoan barrena: kaleak, eliza, jauregiak, oinetxeak, etab.
- Bentalekua museoko sarrera: bisita gidatua eta arrain salmentaren simulazioa.
- Txakolina eta antxoa mokadutxoa, Mutrikuko portuan.
Ez du barne hartzen:
Ez du barne hartzen esperientzia egingo den tokirako garraioa; nolanahi ere, gida enpresak zerbitzu horren koordinazioa eskaintzen die taldeei, behar den ibilgailuaren eta egin beharreko distantziaren araberako kostua ordainduz gero.
Gutxieneko pertsona kopurua:
Ez dago gutxienekorik.
Iraupena:
2 ordu
Hizkuntzak:
Ingelesa, Alemana, Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Mutrikuko Erdi Aroko hiribildua eta herriaren eta balea arrantzaren arteko lotura.
- · Bentalekua museoa, arrain salmentarako tresna originala. Bisitariek arrain salmenta simulatzea.



