Planak
Eguna Amurrion eta inguruan ematea proposatzen dizugu. Goizean maila handiko mendi-ibilaldi bat egingo dugu Amurrioko herri inguruan, natura-ingurune eder batean. Arratsaldean, Artziniegako museoak bisitatuko ditugu: Museo Etnografikoa, Arte Sakratuaren Museoa eta Santxotena Museoa
GOIZEZ
Goizean mendi-ibilaldi eder bat egingo dugu Amurrioko herri inguruan. Ibilbide zirkularra da, Amurrioko kiroldegian hasi eta amaituko da. Aspaltza Zirkularra du izena, eta 15,6 km luze da, baina laburtzen duten bi aldaera edo aukera daude.
Pardio, Mariaka, Aldama, San Roke eta Abiaga antzinako auzoetatik doa bidea. Goikomendi-Kuskumendi eta Izartzako inguruneak ere zeharkatzen ditu, eta Aspaltza mendiko gailurrera iristen da. Udalerriko gailurrik garaienetako bat da, eta alde honetako ikuspegi ederrenetako batez gozatu ahal izango dugu handik.
Udalerriko herri-mendietako ekosistema babestuetatik doa ibilbidea, eta ingurumen-heziketarako guneak ere lotzen ditu. Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago: https://www.aiaraldea.org/eu/zer-ikusi-eta-egin/xendazaletasuna/
ARRATSALDEZ
Herriko jatetxeetako batean bazkaldu ondoren, Artziniegara joango gara, han hiru museo interesgarri daude eta. Artziniegako Museo Etnografikoan 1.700 m2-ko erakusketa bat dago, hamazazpi gela handitan banatuta.
Eskualdeko biztanleen landa- eta hiri-bizimoduaren berri jasoko dugu bertan. Arteko Amaren santutegiari eskainitako kultu katolikoko santutegian dago Arte Sakratuaren Museoa; barruan ia 600 objektu erlijioso daude, balio eklesiastiko handiko artelanak tartean, hala nola estatuak, liburuak, 1605eko eta 1614ko kalizak, era askotako neurri eta formetako argimutilak, santutegiko ordulari zaharraren makineria (1884), boto-eskaintzak, hainbat arrosario, Artziniegako ermita zaharretako gauzak, koadroak, bai eta San Tomas Mendietakoaren elizatik eskuratutako aldare bat ere. Bestalde, Santxotena museoa lantegi-museo bat da, oraingo artearen eremu bat, arkaikoan ere sustraitua, eta ikus-entzunezko edukiak ditu, ezinbestekoak gaur egun, arte-esparru oro sentitzeko eta ulertzeko.
Eguna amaitzeko, hara-hona ibiliko gara Artziniegako Erdi Aroko kaleetan.
Non jan plan honetan: https://www.aiaraldea.org/planifica-tu-viaje/restaurantes/ |https://www.euskadigastronomika.eus/es
Non lo egin plan honetan: https://www.aiaraldea.org/planifica-tu-viaje/#donde-dormir | https://www.nekatur.net/
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:


Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Llevar buen calzado, ropa adecuada, agua y comida en la ruta. Hay fuentes de agua a lo largo del recorrido.
- · El pack de 3 museos se deberá reservar con antelación en la OIT de Artziniega. 945 396 210.
