Lurpeko Euskadi: espeleologoa egun batez
Aizkorriren magalean dago Arrikrutz –Euskal Autonomia Erkidegoko mendirik altuenetarikoan–, Oñati ondoan. Lur azpian 14 kilometro baino gehiagoko galeriak dituela, bene-benetako altxorra da espeleo-logiazaleentzat. Baina, bada Euskadin beste hainbat kobazulo, eta zabalik daude, zu liluratzeko zain. Arrikrutz ez ezik, koba anitz ere bisita daitezke: Zestoako Ekain kobazuloa (erreplika), esaterako, Gizadiaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Kortezubiko Santimamiñeko kobak, bestalde, 14.000 urte ere antzinako pintura ikusgarriak ditu. Karrantzako haran ederrean ere, Pozalaguako kobazuloa dugu, estalaktita eszentrikoz osaturiko ikuskizun paregabearekin; Lanestosan, Europako Arte Paleolitikoren Interpretazio Zentroa. Azkenik, Oiartzunen dauden Arditurriko meategiak, Euskadiko formazio geologikorik zaharrenak, duela 2.000 urte baino gehiagotik ustiatzen dira. Guztiek merezi dute. Goza itzazu!
Venta Laperra kobazuloa
Santimamiñe koba
Arrikrutz Kobazuloa
Arrikrutz kobazuloa
Arrikrutz kobazuloa
Arditurriko meategiak
Arditurriko meategiak
Previous
Next
Gomendioak
- Sentitu zaitez benetako espeleologo gisa eta ezagutu aditu baten eskutik Euskadiko lurpeko munduaren barrunbe ederrenetako bat: Arrikrutz.
- Ezagutu Euskadin bisita daitezkeen haitzuloen sarea eta gozatu ezkutuko sekretuez; gure ondare naturaleko, historikoko eta kulturaleko benetako altxorrak.
- Balio handiko inguru naturalak: Aizkorri-Aratz, Aiako Harriak, Armañón eta Pagoeta parke naturalak.