Lezo, historia eta oroimena Jaizkibelen ondoan
LEZO bere historia osoan zehar itsasoari lotuta egon den herri txiki bat da, Jaizkibel mendiaren oinetan dagoena, ezin hobea paseo bat emateko oso ondo kontserbatuta dagoen eta altxor handiak gordetzen dituen Hirigune Historiko dotorean barrena.
GOIZEAN
Gure adinekoei galdetzen badiegu zer dakiten Lezori buruz, seguruenik bere Kristo bizargabea eta mirariak egiteko duen ospea aipatuko dizkigute. Lezo bada hori baina baita askoz gehiago ere. Jaizkibel mendiaren gailurretik zelatan dauden dorre karlistek kontatzen duten historia da, baita mendi horren magalean bizi den memoria ere, inoiz izan behar ez zuten, baina sekula ahaztu beharko ez ditugun esklaboen barrakoiak eta guzti.
Eguna hasteko, goizean bira txiki bat egin dezakegu mendian, naturak garrantzi handia baitu udalerrian. Hiru ibilbide samur proposatzen dizkizuegu Lezoko naturguneak ezagutzeko. Distantzia eta zailtasun desberdinetakoak dira, eta naturaz gozatzeaz gain, balio handiko elementu historikoak eta kulturalak aurkituko ditugu. Abiapuntua Bekoerrota kiroldegia da; hor plano bat aurkituko dugu 3 ibilbide horiei buruzko azalpen zehatzekin.
Ibilbide hiritarrena Altamira-Bordatxo ibilbidea da. 3,4 km-ko luzera du, eta bide asfaltatua denez, ibilbide osoa bizikletaz egin daiteke. Ibilbide erraza da, Lezoko landa-inguruneaz eta paisaia naturalaz gozatzeko aukera aparta eta ezin hobea haurrekin egiteko. Olatzar-Lorbide ibilbidea ere egokia da haurrentzat, 4,5 km-ko distantzia baitu. Bidean balio arkitektoniko handiko baserriak eta Plataiturri iturria ikus daitezke, besteak beste. Bukatzeko, ibilbide luzeena,Xoxolurra-Alarguntza izenekoa, 11 km-ko ibilbidea da, Jaizkibel mendiaren magalean barrena igarotzen dena. Hemen, erregimenaren garaian, Hondarribiraino doan errepidea eraiki zuten “trabajadoriek” erabili zituzten barrakoien hondakinak daude.
ARRATSALDEAN
Lezoko plazara iristen zarenean, ez ahaztu Santo Kristo Basilikan sartzea. Basilika horretan Kristo bizargabea dago, hainbeste fededun sartzen ikusi dituena eta hainbeste botozko opari dauzkana; eta, bide batez, zergatik ez zara mirari hori eskatzen saiatzen?
Ibili Lezoko Kale Nagusian barrena ere, eta ikusi aberastasuna seguruenik itsasotik lortu zuten abizen ospetsuenak izan ziren oinetxeak. Ilunabarrean, hartu zure ibilgailua eta gidatu GI-3440 errepidean barrena Jaizkibelgo gailurreraino iritsi arte. Hor goian zaudela, Gipuzkoako kostaldeko eguzki-ezkutaketa ederrenetako batez gozatuko duzu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Bisita gidatuak hirigune historikoan:
Kultour Incoming Service / 943 392 871 / 688 818 017 /info@kultour.pro / www.kultour.pro
Non jan plan honetan: http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/es/informacion-practica/donde-comer/lezo.html
Non ostatu hartu plan honetan: http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/es/informacion-practica/donde-dormir/nuestros-alojamientos.html
Planaren xehetasunak
Gaia
- Natura eta paisaia
- Kultura
Egokia hauentzat
- Bikotekidea
- Haurrak
- Lagunak
Noiz egin daiteke
Informazio gehiago:
Turismo bulegoa: Madalen kalea, 3 Errenteria / 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus
http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/es/conoce-oarsoaldea/nuestros-pueblos/lezo.html
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara