Lekeitio arrantzalea

Lekeitio arrantza portu bitxienetako bat eta euskal kostaldeko arrantza tradizio handiena duena da, zalantzarik gabe. Itsas-kulturak bizirik jarraitzen du, eta horren lekuko dira herriko kale eta zokoak, iraganaz eta etorkizunaz hitz egiten digutenak.

 

Santa Katalina itsasargira eta bertako nabigazio simulaziora bisita, gune historikotik paseo gidatua, eta portuko neskatilekin harremanetan jartzea arrainez betetako ontziak jasotzen dituzten bitartean. Ekintza horiei esker, esperientzia hau ahaztezina izango da, eta, zalantzarik gabe, norako paregabe hau, nahitaez bisitatu beharrekoa.

 

Amaiera bikaina emango dio esperientziari Lekeitioko kaleetako giroak, baita poteo edo txikiteoa egin izan den tabernak betetzen dituzten bizilagun eta bisitarien giroak ere. Pintxo ugari ere dasta daitezke taberna horietan.

Gomendioak

  • Itsasoratzea, arrain fresko onenaren bila.
  • Itsasoarekin lotutako ogibide zaharrak ezagutzea.
  • Arrantzale portu ederretako errezeta tradizionalak dastatzea.