Leize eremitikoak, lehen monjeen bizilekua

Arabako Mendialdean kobazulo artifizial harrigarriak daude, bertan bizi izan ziren lehen monje eremitarrak kristaurasunaren data goiztiarretan. Haitzuloetako giro beti magikoak eta inguruetako eremu natural bikainek sentsazio hunkigarriak oparituko dizkigute.

 

GOIZEAN

Urizaharreko Faido herri txikian hasten da ibilbidea, Trebiñutik zehar heldu behar da bertara. Bidexka txiki batek Faidotik Euskadiko Monumentu Nazionala den Haitzeko Andre Mariaren ermitara garamatza, harkaitz bati modu harrigarri batean itsatsita dagoen tenplu bat.

 

Inguruetan kobazulo eremitiko ugari daude. Txangoak Lañuko Gobetatik (Trebiñuko konderria) jarraitzen du eta Urartetik jarraitzen du, bere santutxo bereizgarriarekin, Markinez, arkitektura zibileko ale ederrak gordetzen dituena, San Joan ermita erromanikoa, hau ere Monumentu Nazionala, eta hirigunetik gertu dauden 16 kobazulo eremitiko. Errepidea Arluzean amaitzen da.

 

ARRATSALDEAN

 

Oinezko txango bat egin nahi izanez gero, Izkiko Parke Naturalean seinaleztatutako bideetako bat egin daiteke, 9. bidea oso erraza da eta 8. bideak ahalegin handiagoa eskatzen du. 

 

Apiriletik urrira erlezain batek erlategiko gidatutako bisita oso interesgarri bat egin daiteke Markinizen. 

 

Arluzean, azkenik, mendiko gazta egiten duen gaztandegi bat dago eta gazta ekoizlearengandik zuzenean eros daiteke.

 

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net