Planak
Arabako Mendialdean kobazulo artifizial harrigarriak daude, bertan bizi izan ziren lehen monje eremitarrak kristaurasunaren data goiztiarretan. Haitzuloetako giro beti magikoak eta inguruetako eremu natural bikainek sentsazio hunkigarriak oparituko dizkigute.
GOIZEAN
Urizaharreko Faido herri txikian hasten da ibilbidea, Trebiñutik zehar heldu behar da bertara. Bidexka txiki batek Faidotik Euskadiko Monumentu Nazionala den Haitzeko Andre Mariaren ermitara garamatza, harkaitz bati modu harrigarri batean itsatsita dagoen tenplu bat.
Inguruetan kobazulo eremitiko ugari daude. Txangoak Lañuko Gobetatik (Trebiñuko konderria) jarraitzen du eta Urartetik jarraitzen du, bere santutxo bereizgarriarekin, Markinez, arkitektura zibileko ale ederrak gordetzen dituena, San Joan ermita erromanikoa, hau ere Monumentu Nazionala, eta hirigunetik gertu dauden 16 kobazulo eremitiko. Errepidea Arluzean amaitzen da.
ARRATSALDEAN
Oinezko txango bat egin nahi izanez gero, Izkiko Parke Naturalean seinaleztatutako bideetako bat egin daiteke, 9. bidea oso erraza da eta 8. bideak ahalegin handiagoa eskatzen du.
Apiriletik urrira erlezain batek erlategiko gidatutako bisita oso interesgarri bat egin daiteke Markinizen.
Arluzean, azkenik, mendiko gazta egiten duen gaztandegi bat dago eta gazta ekoizlearengandik zuzenean eros daiteke.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Bisita gidatuak: Natouring / La Villa kalea, Santikurutze Kanpezu / 656 411 185 / https://natouring.net/
- Erlategira bisita: www.elguardiandelasabejas.com /Arluzea / 652 748 295
- Egurralde gaztandegia, 666 776 768.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Leizeetan ibiltzeko oinetako eta arropa egokia jantzi

